Skip to main content

Urdaibai eskubaloi taldeko kadeteak euren ligetako txapeldun bilakatu dira

Asteburu honetan Urdaibaiko kadete mailako nesken eta mutilen partida esanguratsuak burutu dira. Neskek Etxebarriko berdezurigorri taldearen aurka jokatu dabe. Areneko kiroldegia bete eta erakustaldia burutu eben, bertako harmaila topera jarriz. 20-8ko markagailuarekin bukatu eben lehen zatia, jokaldi ederrak burutuz eta taldeka jokatuz.

Bigarrena ez zan lehen zatia bezain erabakigarria izan, 12-9 geratu baitziren. Guztira, 32-17 bukatu eta txapeldun bilakatu ziren. Liga esanguratsua burutu dabe, 10 partidatik 10 irabaziz, 377 gol sartuz eta 147 gol kontran izanez. Areneko harmailaren animo eta txaloak ez ziren falta izan eta neskak animatu zituztela argi utzi eben.

Muxika eta Gernika arteko bidegorria gero eta hurbilago dagoela azaldu dabe Muxikako Udaletik

Udaletik urte luzez Muxikako udal zein herritarren aldarri eta eskaera izan dan Muxika eta Gernika-Lumo lotuko dauzan bidegorria gero eta gertuago dagoala azaldu dabe.

Guztiontzako Herriak adierazpena egin dau EH Bildurekin egindako akordioaren harira

Orain arten Jose Maria Gorroñoren hitzetan, bere ibilbidean egin daben moduan, entzun, berba egin eta akordioa burutu dau zehaztu dau, oraingoan be EH Bildugaz akodioa lotu dabiela esanez.

EH Bilduk Gernika-Lumokorako aurrekontuak bermatuko dituela jakinarazi dau

Gernika-Lumoko EH Bilduk herriarentzat funtsezkoak diran proiektuak desblokoeatzeko aurrekontuak bermatuko ditu Gernika-Lumoko Guztiontzako Herria alderdiko buru dan Jose Maria Gorroñorekin akordioa lortu ostean.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan