Skip to main content

Gabonatako Umeen Parkea urtarrilaren 3an eta 4an izango da Jai Alai Frontoian

2025/12/30

Gernika-Lumoko Udalak ume eta gazteen aisialdiaren aldeko apustua egin dau barriz be, Jai Alai frontoian izango dan Umeen Gabonetako Parkeagaz. Urtarrilaren 3an, zapatuan, eta 4an, domekan, zabalduko dauz ateak, eta 3 eta 16 urte bitarteko ume eta nerabeentzat prestautako jarduera-sorta zabala eskainiko dau.

Ordutegia 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da, eta jarduerak gune bereizietan banatuko dira parte-hartzaileen adinaren arabera, proposamenak talde bakotxaren beharretara eta lehentasunetara egokituz.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan