‘Nor Naizen Baneki’ eta ‘Errauskine’ antzezlanak ikusgai asteburu honetan Lizeo Antzokian
2025/12/30
Zapatu honetan “Nor Naizen Baneki” antzezlana izango da ikusgai Gernika-Lumoko Lizeoa Antzokian. Ximun Fuchs zuzentzen dauen ikuskizun hau Axut! Eta Artedrama antzerki taldeen alkarlanetik sortutakoa da eta datorren urtarrilaren 3an, arratsaldeko 19:00etan izango da ikusgai Lizeo Antzokian 12 euroren truke, 9 euro Laguna Txartela dabenentzako.
Bestalde, badator be Ross Dantza Eskolaren eskutik “Errauskine” dantza ikuskizuna. Urtarrrilaren 4an, eguerdiko 12:30etan izango da Lizeoa Antzokian 5 euroren truke eta 3,75 euroren truke Laguna Txartela dabenen kasuan.
-
Azken berriak