Skip to main content

Etiketa: udala

“Ume bat arbola bat” ekimena 2026

Gernika-Lumoko Trama auzoan gauz. Bertan, urtero jaiotzen diran umeek, euren gurasoekin batera, zuhaitz bat landatzen dabe 2023.urtetik. Izan be Gernika-Lumoko Udaleko kide diren Jose maria Gorroño, Jon Lejarraga eta Iñaki Gorroño izan dira bertan. Alkatea dan Jose Maria Gorroñok, izan be, egun honen garrantzia azpimarratu dau, bizixe oso garrantzitsua dala adieraziz:

Bakearen ate sinboliko batek indartuko dau Gernika-lumoko memoria demokratikoaren mapa

Udalak lau metroko altuera izango duen altzairu cortenez egindako monumentu bat jarriko du hirigunean, 1937ko bonbardaketaren 89. urteurrenarekin bat eginez. Gernika-Lumo-k beste urrats bat emango du bere memoria historikoa eraikitzen, bakearen sarrerako atea sinbolizatuko duen egitura baten bidez.

Ume bat zuhaitz bat ekimena burutu dabe azken zapatuan

Gernika-Lumon jaiotako ume barriek protagonismoa izan dabe azken asteburuan herriko Udalak egindako urteroko egitasmo honetan. Izan be, jaioten dan ume bakotxeko zugatz barri bat eskaintzen jake euren gurasoei, umeagaz batera landatu daien. Trama gisa ezagutzen dan lurraldean ein dabe zugatz landaketa hau eta ume jaiobarri bakotxak zuhaitz bat izango dau bere izenean hemendk aurrera. Hau 2023 hais zan priektua da. Lehenengo urtien pandemian jaiotako umeak izan ziran protagonista eta ostien urte bakotxean jaioten ziran umeak. Aurten 94 arbola landatu dira, ume bakotxeko bat.

Jose Maria Gorroñok, Gernika-Lumoko alkateak egitasmo honek suposatzen dauena azaldu dau herriari bizixe emon behar jakola adieraziz, ume bat jaiotzen danien zein arbola bat landatzen danien lez:

Korrika heldu da Busturialdera

24.korrika Atharratzetik Bilbora doana, Busturialdetik pasau da. Udalaz gan, zenbait alkarte, talde eta herritar ezbardinek parte hartu dabe.

Gernika-Lumoko kale ezbardinetatik pasau, herriari buelta emon eta Bermeorantz abiau dira. Kostaldeko herri honetan Udalaz gan, herriko alkarte, talde eta herritarrek lekukoa eroan dabe. Orain domekara arte itxaron beharko da Bilbora heldu arte. 12:00etan jaialdi esanguratsua espero da, izan be, lekukoa Euskal Herriko gune guztietatik pasata ostean, euren artean ikusten dozuen bezal mezua edegiko dabe.

Juan Caltzada kaleko lanak Aste Santuaren ostean hasiko dira, milioi erdi euro baino gehiagoko inbertsinoagaz

Erreforma integralak azpiegiturak barritu eta irisgarritasuna hobetuko dau Gernika-Lumoko uri-ardatz nagusietako batean.
Gernika-Lumoko Udalak Aste Santuaren ondoren, zehazki jorrailaren 13ko astean, hasiko dauz Juan Calzada kalea, udalerriko arteria nagusietako bat, osorik erabarritzeko lanak. Jarduerak 507.881,73 euroko aurrekontua izango dau, eta gauzatzeko epea hiru hilebetekoa izango da, gitxi gorabehera.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan