Skip to main content

Etiketa: udala

Arostegi kalea eta udaletxe aurreko espaloia egokituko dira, Next Generation funtsen laguntzaz

Bermeok aurrera egiten jarraitzen dau Alde Zaharra hobetzeko bidean. Gaur hasi dira Arostegi kalea eta udaletxe aurreko azpeloia egokitzeko obrak, herrigunea biziberritzeko planaren barruan.

Lan hauen helburua da irisgarritasuna hobetzea, ingurunea edertzea eta herritarren bizi-kalitatea handitzea. Horretarako, errepidea eta azpeloia maila berean jarriko dira, oztopo arkitektonikoak ezabatuz eta erabilera erosoagoa bermatu

Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak bere posizioa indartu dau kalitatean

Q Kalitate Turistikoaren auditoretzan, puntuazioa nabarmen hobetu dau: 8,76tik 9,36ra.

Emaitzak ez du norabide aldaketarik adierazten, baizik eta 2005etik garatzen ari den kudeaketa-ereduaren sendotasuna berresten du.

Hiru orduko auditoretzak egiaztatu du kalitate-sistema eguneroko jardunean erabat txertatuta dagoela,
eta etengabeko hobekuntzan oinarritzen dela, datuen analisiaren eta helburuen definizioaren bidez.

Udalak bakearen aldeko mezua jarri dau, desarme nuklearraren aldeko panek handi bat instalatzeaz gain

Foru plazan, udaletxearen aurrean, desarme nuklearraren aldeko panel handi bat instalatu dute, herritarrak gogoetatzera gonbidatzeko. Ekimen hau 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketaren 89. urteurrenaren atarian kokatzen da, eta memoria historikoa gaur egungo errealitatearekin lotzen du. Panelak argi dio: arma nuklearrak ez dira soilik mehatxu estrategikoa, gizateria osoarentzako arriskua baizik.

Bermeoko Udalak herritarrak gonbidatu dauz Jai-Liburuarentzako diseinuaren sormena partekatzeko

15 urtetik gorako edonork parte har dezake, gehienez bi lan aurkeztuta, eta testuek Bermeorekin edo bertako komunitatearekin lotura izan beharko dute. Kondairak, istorioak edo kultur gaiak landu ahal izango dira, betiere testuak originalak eta argitaratu gabeak badira. Euskaraz sortutako lanek lehentasuna izango dute, eta gehienezko luzera 9.000 karakterekoa izango da. Lanak aurkezteko epea ekainaren 26an amaituko da, arratsaldeko ordu biak arte.

Gernika-Lumoko Udalak gerrari ezetza esan deutso, bizitzak garrantzi gehien daukala azpimarratuz

Apirilaren 1a dala eta ekitaldi instituzional bat burutu dabe Gernika-Lumoko udaletxean gerrari ezetza esaten daben bi pankarta esanguratsu jarriz; izan be, apirilaren 1ak 1939an Espainiako Gerra Zibilaren amaierea markatzen dau eta ostean ia lau hamarkadako etorriko zenaren diktaduraren hasiera. Beraz, herriak barriro be mezu bakezalea espazio publikoan jarri dau 2026.urteko apirilaren 1 honetan.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan