Skip to main content

Etiketa: udala

Gernika-Lumoko udalak euskara sustatzeko diru laguntzak onartu ditu

Gernika-Lumoko Udalak euskara sustatzeko dirulaguntzak onartu ditu 2025-2026 ikasturterako laguntzek herritarren artean euskararen erabilera sustatzea dute helburu.
Gernika-Lumoko Udalak 2025-2026 ikasturterako dirulaguntzen deialdia onartu du eta eskabideak aurkezteko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik .Hiru arlo hartzen ditu barne deialdiak: euskara ikasteko eta hobetzeko ikastaroak, osorik euskaraz ematen diren unibertsitate-mailako ikastaroak eta gidabaimena ateratzeko azterketak euskaraz egitea. 7.000 euroko aurrekontua duten dirulaguntza hauek 2025eko urritik 2026ko irailera bitartean egindako jarduerak hartuko dituzte barne.
Nork eska ditzake dirulaguntzak?
Oro har, Gernika-Lumon erroldatuta dauden eta 16 urte bete dituzten pertsonek eska ditzakete laguntzak. Horrez gain, HITZARGUNE kanpainaren barruan Udalarekin hitzarmena sinatu duten erakundeetako langileek eta kideek ere eskatu ahal izango dituzte, Gernika-Lumon erroldatuta ez egon arren. Udal Eskola Kontseiluan parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleen aitona-amonak ere onuradun izan daitezke.
Gidabaimena lortzeko laguntzen kasuan, salbuespen bat dago ziklomotorrentzat: 14 urtetik gorakoek ere eska dezakete, betiere Gernika-Lumon erroldatuta badaude. 16 urtetik beherakoen izenean, tutoreak edo legezko ordezkariak egin beharko du eskaera.
Eskaerak Gernika-Lumoko Udaleko Alkatetzari zuzendu eta udal-erregistroan aurkeztu behar dira, dagokion eskabide-inprimakia erabilita.
Dirulaguntzen baldintzak eta zenbatekoak Deialdiak hiru modalitate ditu.
Lehenengoa homologatutako zentroetan euskara ikasteko eta hobetzeko egindako ikastaroei dagokie, bai ikastaro presentzialei bai autoikaskuntzakoei. Bigarrenean, udan edo oporraldietan euskara hutsez ematen diren unibertsitate-ikastaroak sartzen dira.
Hirugarren modalitatea gidabaimena lortzeko azterketa teorikoak edo praktikoak euskaraz egiten dituztenei zuzenduta dago.
Euskara-ikastaroetan, laguntzak 600 eurora irits daitezke ikastaro bakoitzeko, eta gehienez 900 euro pertsonako eta urteko. C2 mailako ikasleentzat, gehieneko zenbatekoa 500 eurokoa izango da ikasturte bakoitzeko. Gainera, barnetegian egindako ikastaroen barruan ostaturako laguntzak sar daitezke, gehienez 400
eurokoak pertsona eta ikastaro bakoitzeko.
Gidabaimenari dagokionez, 80 euroko laguntza aurreikusten da azterketa teorikorako, eta beste 80 euro automobil-baimenerako, probak euskaraz egiten direnean lehen deialdian. Bigarren deialdian, 40 euro ordainduko dira proba bakoitzeko.
Motozikletaren eta ziklomotorraren baimenetarako, 50 euroko laguntza ezarri da.

Juan Calzada kaleko obrek aurrera jarraitzen dabe

Lanen barruan, lur azpiko azpiegiturak ere berritu dira, saneamendu eta hornidura sareak eguneratuz. Horrez gain, kalearen azalera eta zoladura berritzeko lanak egin dira, irisgarritasuna eta segurtasuna indartzeko.

Azken fase honetan, arreta espazio publikoaren azken ukituetan eta kalearen antolaketa berrian jarriko da, oinezkoen eta ibilgailuen arteko elkarbizitza hobetzeko asmoz. Horrela, Juan Calzada kalea erabilera orekatuagoa duen gune bihurtu nahi da, oinezkoen beharrak kontuan hartuta eta trafikoa guztiz baztertu gabe.

Eraberritze honek jarraipena ematen dio Pasealekutik Gurutze Gorriraino aurretik egindako hobekuntzari, eta Gernika-Lumoko erdiguneko espazio publikoaren berritze-prozesuan beste urrats bat da.

Bermeotarrek erabakiko dabe 2027ko aurrekontu parte-hartzaileetako proiektua

Urriaren 25era arte aurkeztu ahal izango dira proposamenak, eta 50.000 euro bideratuko dira aukeratutako ekimenera.

Bermeoko Udalak 2027ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesua abiatu dau. Urriaren 9tik 25era bitartean, herritarrek proposamenak aurkeztu ahal izango ditue, udal eraikinetako kutxetan edo Esaizu plataformaren bidez.

Ekimenek interes orokorrekoak izan beharko dabe, udalaren eskumenen barruan egon eta gehienez 50.000 euroko kostua euki. Proposamenen bideragarritasuna aztertu ondoren, onartutakoen artean bozkatu ahal izango da azaroaren 2tik 22ra. Proiektu irabazlea azaroaren 30ean jakinaraziko da.

Bermeon erroldatutako herritar guztiek parte hartu ahal izango dabe, adina edozein dala. Iaz, 68 proposamen heldu ziran bozketa fasera, eta Bike Park bat aukeratu eben 210 botogaz.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan