115.000 pertsona izan zituen Gernika-Lumoko Urriko Azken Astelehenak, beste behin, berezia izan zan hainbat postu, txosna eta ekimenekin.
Horietako bat Gernika-Lumok nurtero egiten den udal harrera izan zan. Aurtengo gonbidatuak RK Solutions-eko John Pollock eta Gontzal Uriarte, Oscar Soioa Mintegia Frailea eta Isabel Rui-Wamba, Javier Rui-Wamba ingenieroaren alaba izan dira.
Bermeoko Udaletik eta Secot-etik adierazi dabenaren arabera, ekimena Herriz Herri programaren barruan kokatzen da eta sozial positiboko proiektuak lantzeko helburua daukate. Urriaren 20an eta 22an egin dira tailer hauek eta Oizmendi bertan izan da. Parte-hartzaileek smartphoneen oinarrizko erabilerak ikasi dabez.
Beste urte batez Bertso saioa burutu da Urriko Azken Astelehenean. Bertan, Sebastian Lizaso, Onintza Enbeita eta Andoni Egaña izan dira Bertsoak botaten.
Bazen Behin saio honetan, Elssiek ipuin bat dakarkigu ekialde urrunetik. Etxeko txikerrenei zuzendutako programa da, euskerazko kontsumo eskaintza zabaltzeko helburuagaz. Elssie Xalbador ipuin kontalariaren eskutik, istorio eta ipuin euskaldun zoragarrietan murgilduko gara, haurrak euskera kontsumidutera eta gure ipuin herrikoiak transmititzera animetako produktu interesgarri bat sortzeko helburuagaz.
(Promoa) Etxeko txikerrenei zuzendutako programa da, euskerazko kontsumo eskaintza zabaltzeko helburuagaz. Elssie Xalbador ipuin kontalariaren eskutik, istorio eta ipuin euskaldun zoragarrietan murgilduko gara, haurrak euskera kontsumidutera eta gure ipuin herrikoiak transmititzera animetako produktu interesgarri bat sortzeko helburuagaz.
Gernika-Lumoko EAJ/PNVk Udalari egindako deialdi bat zabaldu eta Aurrekontuen inguruko akordio bat proposatu dau. Gernika-Lumoko Udalak duen gaitasun eza aintzat hartu eta inflazioaren eraginaren ondorioz zein inbertsio berriei aurre egiteko horrek eraiten dituen ezintasunak gogoan edukita, bost puntu ezberdin dituen akordio bat proposatzen dauala adierazi dabe, diotenez denbra gehiagorik ez galtzeko eta herriak dituen beharrizanei erantzuteko.
Aurtengo gaztaren saria nafarrorantza joan da, Ricardo Ramirorentzat izan da, bigarrena saria Bostibaietarentzako izan da eta hirugarren saria Zabaletarentzako. Lehen saria irabazi dauen gazta Kanala Beach-entako izan da 7400 eurorengatik, diru hori Caltzada egoitzara bideratuko da. Bigarren saria, aldiz, Zukin Bus-ek eraman dau, 700 euroren truke.
Txakolina gorria erdikoetxerentzat izan da, txakoli beltza Lapazaranentzat eta Txakoli zuria bitxia berriarentzat. Eztien saria, barriz, Mikel Jauregialzok eraman dau.
Beste urte batez Gernika-Lumoko herriak Urriko Azken Astelena ospatu dau 310 postu ezberdinekin. Nekazaritza sektoreko zenbait langilek eskainitako produktuak ikusgai eta dastagai egon dira herriko kale ezberdinetan.
Txakolina, gazta eta eztia izan dira nagusi, baina bestelako produktuak be ez dira falta izan, hala nola, ogia eta euskal pastela, indabak, barazkiak, eskuz egindako lanak edo artisau ezberdinak egon dira. Txosnak eta talo postuak be ez dira falta izan.
Imanol Pradalesek, Euskadiko lehenadakariak be baserriko produktuak dastatzeko egun hau ez du galdu izan. Jose Maria Gorroñok, Gernika-Lumoko alkateak , bere aldetik, herrirako hain garrantzitsua dan egun honek suposatzen dauena adierazi dau. Gernika-Lumoko alkateak, bere aldetik, herrirako hain garrantzitsua dan egun honek suposatzen dauena adierazi dau.
Esperientzia onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia hauek onartzeak webgune honetako nabigazio-portaera edo identifikazio bakarrak bezalako datuak prozesatzeko aukera emango digu. Adostasuna ez emateak edo adostasuna kentzeak zenbait ezaugarri eta funtziori kalte egin diezaieke.
Funtzionala
Always active
The technical storage or access is strictly necessary for the legitimate purpose of enabling the use of a specific service explicitly requested by the subscriber or user, or for the sole purpose of carrying out the transmission of a communication over an electronic communications network.
Preferences
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Statistics
The technical storage or access that is used exclusively for statistical purposes.The technical storage or access that is used exclusively for anonymous statistical purposes. Without a subpoena, voluntary compliance on the part of your Internet Service Provider, or additional records from a third party, information stored or retrieved for this purpose alone cannot usually be used to identify you.
Marketing
The technical storage or access is required to create user profiles to send advertising, or to track the user on a website or across several websites for similar marketing purposes.