Skip to main content

Urriko Azken Astelehena heldu da, baserritarren produktu ezberdinekin

2025/10/27

Aurtengo gaztaren saria nafarrorantza joan da, Ricardo Ramirorentzat izan da, bigarrena saria Bostibaietarentzako izan da eta hirugarren saria Zabaletarentzako. Lehen saria irabazi dauen gazta Kanala Beach-entako izan da 7400 eurorengatik, diru hori Caltzada egoitzara bideratuko da. Bigarren saria, aldiz, Zukin Bus-ek eraman dau, 700 euroren truke.

Txakolina gorria erdikoetxerentzat izan da, txakoli beltza Lapazaranentzat eta Txakoli zuria bitxia berriarentzat. Eztien saria, barriz, Mikel Jauregialzok eraman dau.

Beste urte batez Gernika-Lumoko herriak Urriko Azken Astelena ospatu dau 310 postu ezberdinekin. Nekazaritza sektoreko zenbait langilek eskainitako produktuak ikusgai eta dastagai egon dira herriko kale ezberdinetan.

Txakolina, gazta eta eztia izan dira nagusi, baina bestelako produktuak be ez dira falta izan, hala nola, ogia eta euskal pastela, indabak, barazkiak, eskuz egindako lanak edo artisau ezberdinak egon dira. Txosnak eta talo postuak be ez dira falta izan.

Imanol Pradalesek, Euskadiko lehenadakariak be baserriko produktuak dastatzeko egun hau ez du galdu izan. Jose Maria Gorroñok, Gernika-Lumoko alkateak , bere aldetik, herrirako hain garrantzitsua dan egun honek suposatzen dauena adierazi dau. Gernika-Lumoko alkateak, bere aldetik, herrirako hain garrantzitsua dan egun honek suposatzen dauena adierazi dau.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan