Skip to main content

Badator Urriko Azken Astelehena

Beste urte batez zenbait persona hurbilduko dira Gernika-Lumorako hain garrantzitsua den egun honetara; izan be, bizkaiko azokarik tradizionaletako bat da Urriko Azken Astelehena.

Aurkezpenean Zinegotzia dan Iñaki Gorroñok Programaren banaketa, normak , epaimahaia edo segurtasun plana zein dan adierazi dau.

Gainera, Ainhoa Elortegik, BBK ko ingurumen eta  garapen iraunkorreko arduradunak  Urriko Azken Astelehen honek zer suposatuko dauen azaldu dau.  

Urtero gisa  Gazta, txakolina, lorak, eztia, euskal pastel aedo artisau ezberdinak egongo dira ikusgai eta dastagai. Euskal Herriko tradiziozko objetu eta bitxikeriak be ez dira falta izango. Eta, nola ez, ilara erraldoiak sortzen dituen Taloen postu eta txosna ezberdinak egongo dira herrian zehar.

Muxikako Bigarren eskuko azoka 2025

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, Energiaren Euskal Erakundearen eta Ihobe ingurumen jarduketarako soziedade publikoaren laguntzagaz antolatutako Asteklima ekimenaren barne burutu dabe muxikarrek Bigarren Eskuko Azoka Kurtzeroko aparkalekuan.
Goizeko 10:00etatik aurrera eta gaueko 22:00ak arte bigarren eskuko hainbat produktu erosteko aukera izan dabe bertaratutakoek. Mota askotako erropak, osogarriak, jostailuak edota musika disko klasikoak be eskuratzeko aukera izan dabe herriko eta inguruko bisitariek. Saltzaileen artean, inguruko herritar asko izan arren, kantabriarrak be urreratu ziran hainbat produktuei bigarren bizitza bat emoteko asmoz. Beste alde batetik, berrerabilitako materialekin egindako artisau lanak saltzeko postuak izan dira be Kurtzeroko aparkalekuan.
Horrez gan, umeentzako puzgarriak, eskulanak eta tailerrak izan dira be azoka honetan; adibidez, Txitatoki Urdaibaiko zirku eskolak antolatutakoa. Zer jan edota zer edan be izan dabe azoka honetara urreratutakoek jarritako txosnan eta food truck-an.

Udalak Arimen Gaua ospatzeko egitarau zabala antolatu dau

Halloween edo, Euskal Herrian, Arimen Gaua bezala ezagutzen den egunean zenbait ekintza beldurgarri burutuko dabez Bermeon.

Umeen liburutegian haur eta gazteei zuzendutako ekintzak, herritar guztiei zuzendutako ‘Ohiturak’ mikroantzerkia edo gazteentzako irteera antolatu da urriaren31, azaroak 1 eta 2rako.

 Azaroaren 8an, berriz, zapatuan, Spookypheria Productions elkarteak antolatutakoHalloween Metal Fest jaialdia iznago da Bermeoko Kafe Antzokian.

Gernikako geltoki berria inauguratu dabe

Herriko pertsonek Bermeorantz eta Bilborantz joateko erreztazun eta komoditate gehiago izango dabe gaurtik aurrera. Izan be, Gernika-Lumoko geltoki barriak itxura moderno eta egokiago bat dauka. Lehenengo trena Bermeorantz joango da; eskilarak igonda eta beste aldera pasata, barriz, Bilbora joateko izango da. Igongailu eta eskilarak dira barritasun nagusienak.

Arrakala digitalagaz amaitzeko tailerrak burutu dira

Bermeoko Udaletik eta Secot-etik adierazi dabenaren arabera, ekimena Herriz Herri programaren barruan kokatzen da eta sozial positiboko proiektuak lantzeko helburua daukate.
Urriaren 20an eta 22an egin dira tailer hauek eta Oizmendi bertan izan da. Parte-hartzaileek smartphoneen oinarrizko erabilerak ikasi dabez eta adineko pertsonak izan dira.

Udalak ClimaGen fenomenoa sustau dau

Gernika-Lumon aurkeztu zan Europako ClimaGen proiektua Batzarretxean. Ekitaldia edegitzeaz arduratu zan José María Gorroño alkateak azpimarratu eban udalerriak «tokikotasunetik etorkizun berdeago eta parte-hartzaileagorako trantsizinoa gidatu» behar dauela, eta Europako beste uri batzuetatik ikastearen garrantzia azpimarratu eban.

Honako honeek osotzen dabe ClimaGen partzuergoa: Trondheim (Norvegia), Belgrad (Serbia), Gdadosk (Polonia), Tartu (Estonia), Turin (Italia), Cluj-Napoca (Errumania), Eindhoven (Herbehereak), Salonika (Grezia) eta Gernika-Lumo (Espainia). Erantzuteko uri gisa, Gernikak uri aitzindariek garatutako urtenbideak aplikauko dauz eta tokiko testuingurura egokituko dauz, Klima Aldaketa Arintzeko eta Egokitzeko Plan Integratuan (PIMACC) txertatuz.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan