Skip to main content

Urtero lez gabonila-urtarrilean ordutegi berezia izango dogu liburutegian ikasleen beharretara egokitzeko asmoz

Liburutegiak egutegi berezia izango dau gabonila – Urtarrila bitartean. Gabonilaren 13tik urtarrilaren 1era zabalik egongo da ondoko ordutegiaren arabera, Zapatuaeran 10:00etatik 20:00tara eta domekatan 10:00etatik 14:00etara.

Tokiko merkataritza eta ostalaritza saritzen dauen NIK GERNIKAN sariak datoz, azaroaren 27an

Lau kategoriatan, auzo-merkataritzatik hasi eta barrikuntz a eta enpresa-ibilbideraino, tokiko negozioek foru-hiribilduaren kohesino sozial eta ekonomikoan daben garrantzia nabarmentzen da.

BAZEN BEHIN “Daniela pirata”

Bazen Behin saio honetan, Elssiek danielaren istorioa dakarkigu, pirata izan nahi zuen neskarena. . Etxeko txikerrenei zuzendutako programa da, euskerazko kontsumo eskaintza zabaltzeko helburuagaz. Elssie Xalbador ipuin kontalariaren eskutik, istorio eta ipuin euskaldun zoragarrietan murgilduko gara, haurrak euskera kontsumidutera eta gure ipuin herrikoiak transmititzera animetako produktu interesgarri bat sortzeko helburuagaz.

Indaba protagonista duen Azoka Berezia ospatu da, larunbatean

Beste behin, hileko lehen zapaturo egiten dan gisara, artisau eta ortuari ezberdinak batu dira Merkatu Plazan udaletxeko postuak eskaintzen daben berezitasunarekin batera. Oraingoan indaba izan da protagonista eta Gernikarrentzako zenbait aukeraizan dira. Indabak probatzetik, eskualdeko produktu erakargarri, gozo eta tipikoak diren gazta,gozokiak, frutak, berazkiak edo jantzi zein eskulan bereziak probatzera

Anaiak harategia txapeldun Bermeoko XXII.odolki txapelketan, hirugarren urtez jarraian

Beste urte batez San Martin Jaiak ospatu dira Bermeoko herrian ekitaldi ezberdinekin, bai ume zein nagusientzako. Txapelketak, dantzak eta azoka uztartu dira Bermeotarrentzako hain garrantzitsu bilakatu dan egun honetan. Sustabizeko herri kirol parte hartzaileak ez dira alta izan, besteak beste, eta, nolaez, XXI. Odoloste txapelketa eta txerriki azoka izan da goizean zehar. Aurtengo irabazle Anaiak harategia izan da. Nekazal Azoka honetan euskal produktu tipiko eta esanguratsuak diren txakolina, gazta, eztia eod kontserbak izan dira, eta baita eskulan ezberdinak be. Dantzen erakustaldia be egon da Urdaibi Dantza Taldeko dantzarien eskutik.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan