Skip to main content

San Marton Lasterketa ospatu dabe Bermeon, ekintza solidario ezberdinekaz

Urtero umetxo, gaztetxo eta nagusiak elkartzen daben lasterketa abiatu da asteburuan.

Txikienen lasterketatik batutako dirua Ataxia Telaengiektasia gaixotasun arraroari ikusgarritasuna emoteko erronka solidariora bideratu dala esan dabe Bermeoko Udaletik. Nagusien lasterketakoa, barriz, Eutsi Gogor Danok Batera alkartera bideratuko da. 20 urteren ondoren, iaz berreskuratu zituzten Bermeoko San Martin auzoko jaiak izan dira beraz, eta horiekin batera, San Marton lasterketa ere bai.

Gernika-Lumoko herria Palestinarekin bat dagoala erakutsi dau, egingo diren mobilizazioetara deituz

Azaroaren 21ean eta 27an egingo diren mobilizazioetara deitu eta Israelgo taldearen aurkako adierazpena egin dabe Gernika-Palestinako kideek, Palestinaren aurkako genozidioa salatuz eta Israelekin zerikusia duen elkarte edo taldeak gernikara ez hurbiltzeko eskatuz.

Etxebizitza turistikoei buruzko parte-hartze prozesua martxan!

Etxebizitza Turistikoak zelan arautu galderari erantzuteko saioa eskainiko dabe, herritarren erabakia eta ahotsa kontuan hartuz. Horretarako saio irekia zabalu dau Bermeoko Udalak, azaroaren 20an, eguenean, 18:30etan,Gizarte eta Kultura Etxean.

Herritarren proposamen eta ideiak kontuan hartuko direla azpimarratu dabe, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa dala azalduz eta Bermeoko Udaleko ordezkariak bertan egongo dirala esanez.

Gernika-Lumoko Azoka Berezia: “Indaba”

Beste behin, hileko lehen zapaturo egiten dan gisara, artisau eta ortuari ezberdinak batu dira Merkatu Plazan udaletxeko postuak eskaintzen daben berezitasunarekin batera. Oraingoan indaba izan da protagonista eta Gernikarrentzako zenbait aukeraizan dira. Indabak probatzetik, eskualdeko produktu erakargarri, gozo eta tipikoak diren gazta,gozokiak, frutak, berazkiak edo jantzi zein eskulan bereziak probatzera.

HAZITOKI topaketak 2025

Beste urte batez zirkua zirku inklusiboan fokua jartzen daben Hazitoki, Zirkugintza kooperatibak eta Txitatoki Urdaibai zirku eskolak sortutako zirkoaren bidezko gizarteratze proiektua aurkeztu da Merkatu Plazan zein Lizeo Antzokian.

Jolas- eta kultura-lengoaia konbinatu berriak sortuz, pertsona guztiak, haien gaitasuna edozein dela ere, ikasgelan elkarrekin egotea helburu daben Hazitokiko antolatzeileek zenbait ekintza egin dituzte Gernika-Lumon. Ekitaldiak familia osoarentzako jarduera programa zabala izango du egun osoan, ikasturte osoko zirkuko eskola inklusiboen proiektua finantzatzen laguntzeko.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan