Muxikako Bigarren eskuko azoka 2025
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, Energiaren Euskal Erakundearen eta Ihobe ingurumen jarduketarako soziedade publikoaren laguntzagaz antolatutako Asteklima ekimenaren barne burutu dabe muxikarrek Bigarren Eskuko Azoka Kurtzeroko aparkalekuan.
Goizeko 10:00etatik aurrera eta gaueko 22:00ak arte bigarren eskuko hainbat produktu erosteko aukera izan dabe bertaratutakoek. Mota askotako erropak, osogarriak, jostailuak edota musika disko klasikoak be eskuratzeko aukera izan dabe herriko eta inguruko bisitariek. Saltzaileen artean, inguruko herritar asko izan arren, kantabriarrak be urreratu ziran hainbat produktuei bigarren bizitza bat emoteko asmoz. Beste alde batetik, berrerabilitako materialekin egindako artisau lanak saltzeko postuak izan dira be Kurtzeroko aparkalekuan.
Horrez gan, umeentzako puzgarriak, eskulanak eta tailerrak izan dira be azoka honetan; adibidez, Txitatoki Urdaibaiko zirku eskolak antolatutakoa. Zer jan edota zer edan be izan dabe azoka honetara urreratutakoek jarritako txosnan eta food truck-an.
-
Azken berriak
-
Saioak