Skip to main content

Etiketa: busturialdea

Urdaibai Rallya 2026

Busturialdera heltzen dan Urdaibai Rallyaren 4 tramo esanguratsuetan izna da Oizmendi Telebista. Auto hauen motorra, zarata, derrapeak, birak edo tentsino zein adrenalina bizi izan dabe Busturialdetarrak. Erreportaje honetan Rallyen lasterketaren irteerak helduerak zein ibilbideak ikusi ahal izan dauz telebistak, protagonisten kamara bat be Rallyan bertan edukiz.

Urdaibai Rally-a ospatu da 4 tramo esanguratsurekin

Beste urte batez Oizmendi telebistan osorik ikusi ahal dan Urdaibai Rallia ospatu da. Aurten 4 tramo ezberdin ein dira, lehenego biak goizean eta beste biak arratsaldez. Goizean euria izan zan protagonista eta Belendiz Arteagako tramuaren bigarren pasada bertan behera geratu zan kolpe batengatik, kareteran koipea izateaz gain. Arratsaldez euriak baretu eban eta autoak abiadura gehiago hartu ahal izan eben, kurba esangurtsuak eukiz eta eskualdeko herri tcikietako herritarrei espektakulua emanez.

Korrika heldu da Busturialdera

24.korrika Atharratzetik Bilbora doana, Busturialdetik pasau da. Udalaz gan, zenbait alkarte, talde eta herritar ezbardinek parte hartu dabe.

Gernika-Lumoko kale ezbardinetatik pasau, herriari buelta emon eta Bermeorantz abiau dira. Kostaldeko herri honetan Udalaz gan, herriko alkarte, talde eta herritarrek lekukoa eroan dabe. Orain domekara arte itxaron beharko da Bilbora heldu arte. 12:00etan jaialdi esanguratsua espero da, izan be, lekukoa Euskal Herriko gune guztietatik pasata ostean, euren artean ikusten dozuen bezal mezua edegiko dabe.

Busturialdeko etxe ezberdinetan suteen ondoriozko kalteak murrizteko plan pilotu bat burutu dabe BFAtik

Kanpaina honetan ke detektagailuen instalazioa sustauko dala azaldu dau Bizkaiko Foru Aldundiak 2450 etxetan baino gehiagotan, adinekoeak eta arisku-egoeran daudenak babesteko. Halaber, Informazio gutunak bidaliko direla jakinarazi dabe, udalerrietan hitzaldiak emango direla eta eskura ondo erabiltzeko tutorialak jarriko direla esanez.

Martiaren 8ko Emakumeen Nazinoarteko Egunean zenbait jarduera eingo dira Busturialdean

Bermeon, goizeko 12.00etan eskulanak eingo dira Goiko Plazan, Kabidxen. Eguerdiko 13:00etan elkarrateratzea eingo da Goiko Plazan. Bermeoko Udalak Mugimendu feministak deitutako elkarrateratzean parte hartzeko deia egiten dau.
Horrez gain, Bermeoko XX.Herri lasterketa eingo da, nagusien lasterketa izango da 8 kilometrokoa, goizeko 10:00etatik-11.00etara. Goizkeo 11:00etan ume eta gazteen herri lasterketa izango da, Lameran.
Gernika-Lumon, barriz, liburutegiko jarduera udal berdintasun zerbitzuak eta kultr etxeak antolatu dabe ume eta aztetxoei zuzendutako ipuin kontalaria, Izare Rock Zizareren eskutik, hau martxoaren 6an izango da, Udal Liburutegian.
Martxoaren 7an, aldiz, La LLamaban loca izeneko antzerkia eingo dabe, arratsadeko 19:00etan.

Odol ematearen egun eta orduak zehaztu dabez

Martxo honetan eskualdean odola emateko aukera egongo da. Ohi dan legez, Artek Gernika-umon, Artealen, oola emateko autobusa egongo da, martxoaren 2 eta 9an, astelehenetan, goizeko 9:30etatik 14:00etara; eta arratsadez, 16:30etatik 21:00etara.
Martxoaren 7an be odola emateko aukera egongo da, zapatuan, goizeko 09:30etatik 14:00etara.
Bermeon, berriz, martxoaren 26an, eguenean odol emoleen autobusa Lameran izango da.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan