BUSTURIALDEKO ESKOLA TXIKIEN JAIA 2026 Gautegiz-Artegan
BUSTURIALDEKO ESKOLA TXIKIEN JAIA 2026 Gautegiz-Artegan
BUSTURIALDEKO ESKOLA TXIKIEN JAIA 2026 Gautegiz-Artegan
ZELAN EGIN DA Busturialdea urdaibai eskualdeko Plan Estrategikoa?
EHUN sortu da, Busturialdea-Urdaibaiko lehen sektorea ehuntzen duen marka berria
Lurraldetik bertatik sortzen den nortasun partekatua da, eskualdeko nekazaritza-elikagaien sektorearen ikusgarritasuna, kohesioa eta proiekzioa sustatzeko helburuz.
Irudi berriaren xedea lurraldearekiko errotzea, hurbiltasuna, jasangarritasuna eta kalitatea islatzea da, Busturialdea-Urdaibain komunitatea sendotzeko, zaintzeko eta eraikitzeko modu baten adierazpen gisa.
Busturialdeko txistularien egun berezia burutu ostean, Itziar Bilbaori egindako omenaldia egin dabie eskualdeko txistulariek.
Beste urte batez Busturialdeko Txistulari eguna ospatuko dabe. Oraingo honetan Ea izango da, 11:00etan geratuko dira papelera aurrean eta 11:30etan herritik zehar ibiliko dira doinuak ateratzen.
Gernika-Lumok urrats sendoak eman ditu hondakinen kudeaketan azken urtean. 2025ean sortutako hondakin kopurua %4,2 murriztu da aurreko urtearekin alderatuta, eta horrek 323 tona gutxiago izatea ekarri du.
Datu horiek agerian uzten dute, batetik, herritarren gero eta konpromiso handiagoa, eta bestetik, Udalak sustatutako bilketa- eta kudeaketa-sistemen eraginkortasuna.
Euskal Herriko Itzuliaren etapa batek protagonismo berezia eman die Gernika-Lumori eta Bermeori, ibilbide ikusgarri eta gogor batean, kostaldea eta barrualdea uztartuz.
Tropela Gernika-Lumotik igaro da, eta handik kostalderantz jo dau, Bermeoraino. Tarte honek paisaia ikusgarriak ez ezik, erronka handiak be eskainiko dizkie txirrindulariei, batez be bidean aurkituko dituzten mendate eta aldapa zorrotzekin.