Skip to main content

Etiketa: busturialdea

Hondakinen balorazinoa 2024 eta 2025.urteak konparatuz, Gernika-Lumon

Gernika-Lumok urrats sendoak eman ditu hondakinen kudeaketan azken urtean. 2025ean sortutako hondakin kopurua %4,2 murriztu da aurreko urtearekin alderatuta, eta horrek 323 tona gutxiago izatea ekarri du.

Datu horiek agerian uzten dute, batetik, herritarren gero eta konpromiso handiagoa, eta bestetik, Udalak sustatutako bilketa- eta kudeaketa-sistemen eraginkortasuna.

Itzuliak kostaldea eta barrualdea lotu dauz Gernika-Lumo eta Bermeotik abiatuz

Euskal Herriko Itzuliaren etapa batek protagonismo berezia eman die Gernika-Lumori eta Bermeori, ibilbide ikusgarri eta gogor batean, kostaldea eta barrualdea uztartuz.

Tropela Gernika-Lumotik igaro da, eta handik kostalderantz jo dau, Bermeoraino. Tarte honek paisaia ikusgarriak ez ezik, erronka handiak be eskainiko dizkie txirrindulariei, batez be bidean aurkituko dituzten mendate eta aldapa zorrotzekin.

Urdaibai Rallya 2026

Busturialdera heltzen dan Urdaibai Rallyaren 4 tramo esanguratsuetan izna da Oizmendi Telebista. Auto hauen motorra, zarata, derrapeak, birak edo tentsino zein adrenalina bizi izan dabe Busturialdetarrak. Erreportaje honetan Rallyen lasterketaren irteerak helduerak zein ibilbideak ikusi ahal izan dauz telebistak, protagonisten kamara bat be Rallyan bertan edukiz.

Urdaibai Rally-a ospatu da 4 tramo esanguratsurekin

Beste urte batez Oizmendi telebistan osorik ikusi ahal dan Urdaibai Rallia ospatu da. Aurten 4 tramo ezberdin ein dira, lehenego biak goizean eta beste biak arratsaldez. Goizean euria izan zan protagonista eta Belendiz Arteagako tramuaren bigarren pasada bertan behera geratu zan kolpe batengatik, kareteran koipea izateaz gain. Arratsaldez euriak baretu eban eta autoak abiadura gehiago hartu ahal izan eben, kurba esangurtsuak eukiz eta eskualdeko herri tcikietako herritarrei espektakulua emanez.

Korrika heldu da Busturialdera

24.korrika Atharratzetik Bilbora doana, Busturialdetik pasau da. Udalaz gan, zenbait alkarte, talde eta herritar ezbardinek parte hartu dabe.

Gernika-Lumoko kale ezbardinetatik pasau, herriari buelta emon eta Bermeorantz abiau dira. Kostaldeko herri honetan Udalaz gan, herriko alkarte, talde eta herritarrek lekukoa eroan dabe. Orain domekara arte itxaron beharko da Bilbora heldu arte. 12:00etan jaialdi esanguratsua espero da, izan be, lekukoa Euskal Herriko gune guztietatik pasata ostean, euren artean ikusten dozuen bezal mezua edegiko dabe.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan