Skip to main content

Etiketa: BFA

Foru berriaren onarpenaren 500.urteurrenari buruzko erakusketa inauguratu dabe

Erakusketearen eukiak, 1526an Gernikako Arbolearen azpian testua onartu eta Karlos I.ak 1527an berretsi izana lako mugarriak erakusten ditu, bere garairako balio aurreratuak nabarmenduz, horreen artean kaparetasun unibersala eta “habeas corpus” dalakoa. “Izan zirelako gara” goiburupean, erakusketearen leitmotiv-a dan Foru Barriaren onarpenaren oroitzapenak, Bizkaiaren sistema politiko propioa bizkaitarrek euren kabuz gobernetako daben eskubidean oinarritzen dala azpimarratzen dau.

Mitoaroa III ikuskizunaren aurrerapena ekarri dau Pello Reparazek Foru Jauregira

MITOAROA III ikuskizunaren aurrerapena ekarri du Pello Reparazek Foru Jauregira
Ekainaren 19an eta 20an San Mamesek hartuko duen ikuskizunaren xehetasunak aurkeztu zituzten prentsaurrekoan ahaldun nagusiak eta Pello Reparazek.ekainaren 19an eta 20an San Mames beteko duen MITOAROA III ikuskizunaren aurkezpen instituzionala egin da Foru Jauregian.

Aldundiak Bizkaia koloretan mezuaren aldeko apostua berretsi dau Arraza Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Kanpainaz gain, foru-erakundeak DAMBA arrazakeriaren aurkako jaialdi kulturaniztuna babestuko du. Jaialdi horrek musika- eta dantza-jarduerak izango ditu aste osoan zehar. Dei egiten zaie herritarrei aniztasuna eta mestizajea gure lurralde historikoari aberastasuna dakarkioten elementutzat har ditzaten.

Busturialdeko etxe ezberdinetan suteen ondoriozko kalteak murrizteko plan pilotu bat burutu dabe BFAtik

Kanpaina honetan ke detektagailuen instalazioa sustauko dala azaldu dau Bizkaiko Foru Aldundiak 2450 etxetan baino gehiagotan, adinekoeak eta arisku-egoeran daudenak babesteko. Halaber, Informazio gutunak bidaliko direla jakinarazi dabe, udalerrietan hitzaldiak emango direla eta eskura ondo erabiltzeko tutorialak jarriko direla esanez.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan