
Etxanobek Bizkaiko Foru Zuzenbide Zibila “sistema bizia” dala aldarrikatu dau
Bizkaiko Ahaldun Nagusi Elixabete Etxanobek Bizkaiko Foru Zuzenbide Zibilaren gaur egungo garrantzia azpimarratu dau, herritarren eguneroko bizitzan presente jarraitzen dauan «sistema bizia» dala adierazota.
Etxanobek Bizkaiko Foru Berriaren V. Mendeurrena ospatzeko antolatutako sinposio-zikloaren bigarren jardunaldian parte hartu dau. Topaketea Bizkaiko Abokatuen Elkargoan egin da, eta zuzenbide pribatuari buruzko hainbat adituk norbanakoaren, familiaren, tronkalitatearen eta oinordetzen inguruko gaiak aztertu ditue.
Ahaldun Nagusiak Foru Zuzenbide Zibilaren eta Bizkaiko autogobernuaren arteko loturea be nabarmendu dau, zuzenbide zibila eta Ogasun propioa «enbor beraren bi adar» dirala esanez.
Zikloaren azken jardunaldia azaroaren 19an egingo da, Euskaltzaindiaren egoitzan, eta foru-zuzenbidearen eta euskararen arteko harremana izango dau ardatz. Hitzorduek 1526ko Foru Berriaren bostehungarren urteurreneko ospakizun-egitarauaren barruan kokatzen dira.
-
Azken berriak





























