Skip to main content

Etiketa: BFA

Aldundiak Bizkaia koloretan mezuaren aldeko apostua berretsi dau Arraza Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Kanpainaz gain, foru-erakundeak DAMBA arrazakeriaren aurkako jaialdi kulturaniztuna babestuko du. Jaialdi horrek musika- eta dantza-jarduerak izango ditu aste osoan zehar. Dei egiten zaie herritarrei aniztasuna eta mestizajea gure lurralde historikoari aberastasuna dakarkioten elementutzat har ditzaten.

Busturialdeko etxe ezberdinetan suteen ondoriozko kalteak murrizteko plan pilotu bat burutu dabe BFAtik

Kanpaina honetan ke detektagailuen instalazioa sustauko dala azaldu dau Bizkaiko Foru Aldundiak 2450 etxetan baino gehiagotan, adinekoeak eta arisku-egoeran daudenak babesteko. Halaber, Informazio gutunak bidaliko direla jakinarazi dabe, udalerrietan hitzaldiak emango direla eta eskura ondo erabiltzeko tutorialak jarriko direla esanez.

Bizkaiko Foru Aldundiak indartsuago lagunduko dio Euskadiko First Lego Leagueri

Bizkaiko Foru Aldundiak bere konpromisoa berresten du talentu zientifiko-teknologikoa garatzeko bidean; hori dela eta, Euskadiko FIRST LEGO Leagueri bere babesa ematen dio, erreferentziazko hezkuntza-programa bat delako, STEM bokazioak sustatzen dituelako, eta gazte-gaztetatik laguntzen duelako belaunaldi berriak prestatzen lan-merkatuak jartzen dituen erronketarako.

Bada hamarkada luze bat Bizkaia ekimen horren laguntzaile estrategikoa denetik. Aurten 17. edizioa egingo du, eta bi egoitza izango ditu Bizkaian lehendabiziko aldiz. Horrela, gure lurraldean ere indartsua izango da nazioarteko irismena daukan programa hori.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan