BUSTURIALDEKO ESKOLA TXIKIEN JAIA 2026 Gautegiz-Artegan
BUSTURIALDEKO ESKOLA TXIKIEN JAIA 2026 Gautegiz-Artegan
BUSTURIALDEKO ESKOLA TXIKIEN JAIA 2026 Gautegiz-Artegan
Kurtzeroko frontoia herritarez eta personai ezbardine beteko da, izan be arratsaldea ederto baten asatzeko ekintza ezbardinak joratuko dabez Muxikako udaletxetik. Arratsadeko 17: ooetan Gaztelu puzgarriak, arku tiroa, futbolín erraldoia edo musika ezbardina egongo da, begiraleen laguntzagaz. 19:00etan, barriz, diskodantza saioa izango da, familian eta mozorro-lehiaketa izango da, desfileak izateaz gan. Eta, zelan ez, txokolatada egingo dabe.
Beste urte batez kale ezberdinetatik ibili dira busturialdeko herriko ume, gaztetxo eta nagusiak Santa Agedaren kopla ezberdinak abesten. Herriko puntu ezberdinetan geratu dira abestiak kantetan, jendearen arreta erakarriz. Otsailaren 5eko, Santa Ageda eguneko bezpera esanguratsua izan da aurten be, urtero gisa, eta goizetik ikastetxeak leku ezberdinetatik ibili dire. Gernika-Lumon bakoitza bere ikastetxetik abiatu da eta geldialdiak ein dabez, Foru Plazan, Iparragirren edo Saraspen besteak beste.
Santa Agedako koplak eta bastoien kolpeak ikusteko aukera izan dabe Bermeoko herritarrek be herritarrek. Bermeoko Herri eskolaren kalejira, herri eskolatik hasik da 11:00etan, Bermeoko Herri Eskolak antolatuta. Erroxape Abesbatzaren eta Arrekatxutxa taldearen kalejira, bariz, Musika Eskolatik hasi da, 12:00etan, Bermeoko Udalak antolatuta. Muxikan be herritarrak atera dira Asier Galarza bertsolariak egindako kopla barria abesten, Urretxindorra eskolako ikasleak auzoz auzo aritu dira, Ugarte, Gorozika, Ibarruri, Ariatza, Astelarra, Zubieta errota eta kurtzerotik pasauz.
Muxikan herritarrak atera dira Asier Galarza bertsolariak egindako kopla barria abesten, Urretxindorra eskolako ikasleak auzoz auzo aritu dira, Ugarte, Gorozika, Ibarruri, Ariatza, Astelarra, Zubieta errota eta kurtzerotik pasauz.
Udaletik urte luzez Muxikako udal zein herritarren aldarri eta eskaera izan dan Muxika eta Gernika-Lumo lotuko dauzan bidegorria gero eta gertuago dagoala azaldu dabe.
Marrazki lehiaketa Gabonetako postalekin, Eneritz Artetxeren saioa eta osteko txokolate jana antolatu dabe Muxikan, Euskararen Egunerako.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, Energiaren Euskal Erakundearen eta Ihobe ingurumen jarduketarako soziedade publikoaren laguntzagaz antolatutako Asteklima ekimenaren barne burutu dabe muxikarrek Bigarren Eskuko Azoka Kurtzeroko aparkalekuan.
Goizeko 10:00etatik aurrera eta gaueko 22:00ak arte bigarren eskuko hainbat produktu erosteko aukera izan dabe bertaratutakoek. Mota askotako erropak, osogarriak, jostailuak edota musika disko klasikoak be eskuratzeko aukera izan dabe herriko eta inguruko bisitariek. Saltzaileen artean, inguruko herritar asko izan arren, kantabriarrak be urreratu ziran hainbat produktuei bigarren bizitza bat emoteko asmoz. Beste alde batetik, berrerabilitako materialekin egindako artisau lanak saltzeko postuak izan dira be Kurtzeroko aparkalekuan.
Horrez gan, umeentzako puzgarriak, eskulanak eta tailerrak izan dira be azoka honetan; adibidez, Txitatoki Urdaibaiko zirku eskolak antolatutakoa. Zer jan edota zer edan be izan dabe azoka honetara urreratutakoek jarritako txosnan eta food truck-an.