Beste urte batez Asteklimak akzio klimatikorako astea ospatuko dau, herriaren partizipazioa
bultzatuz. Helburua, orainaldi zein etorkizun jasangarri bat sustatzea da. Horregatik,
Muxikako udalak 2.eskuko azoka hau antolatu dau.
San Roman jaiak giro itzelarekin ospatu dira aurten ere. Auzokideek eta herritarrek gogotik disfrutatu dute jaietako egunetan, eta barreak, musika eta lagunarteko giroa izan dira nagusi.
Jaiak amaitzeko, ohiko mezaren ostean, Basotxoritxu taldearen dantza ikuskizunak hartu du protagonismoa. Dantzariek euren emanaldiarekin agurtu dituzte aurtengo festak, eta ikusleen txalo artean eman zaio amaiera San Roman jaietako beste edizio bati.
San Roman jaiak giro ederrean ospatu dira, auzokideen parte-hartzea eta jai-giroa nagusi izan dirala. Kuadrillak eta lagun-taldeak batu dira, eta etxean zein supermerkatuan eskura dituen produktuak erabilita, tortilla ugari prestatu dituzte.
Sukaldea eta mahaiak jai-gunearen erdigune bihurtu dira. Talde bakoitzak bere errezeta eta ukitua eman dio tortillari, eta behin prest, epaimahaikideen mahaira eraman dituzte euren proposamenak aurkezteko.
Bitartean, giroa ezin hobea izan da. Barreak, kantuak eta lagunarteko solasaldiak nagusitu dira, familia eta lagun artean jaiak ospatzeko. San Romanek, beste behin ere, auzokoen arteko elkartasuna eta jaietarako gogoa erakutsi ditu.
INAMAren lursaila eta Muxikako industrialde barria suspertzea funtsezkoak dira garapen ekonomikorako zer jarduera eingo dan azaldu dau Aitor Etxebarriak.
Antolatzaileek oso balorazio positiboa egin dute aurtengo edizioaz, saio guztietan izandako parte-hartzea, bertsolarien maila eta publikoaren babesa nabarmenduz. Sare sozialen bidez ere eskerrak eman dizkiete bidelagun izan diren guztiei, honako mezuarekin: “Amaitu da Argi Baltzaren VI. edizioa. Eskerrik asko bidelagun izan zarien danori, eta zorionak Txaber Altuberi. Uda bertsoz betetan jarraituko dogu.”
Horrela, beste urte batez, Argi Baltzak bertsolaritzaren aldeko apustu sendoa berretsi du, eta uda osoan bertsoaz gozatzen jarraitzeko gonbidapena luzatu die bertsozale guztiei.
EAJ-PNV alderdiak Muxikan adierazi du bat egiten duela herritarrek BI-635 errepidearen inguruan azaldu duten kezkarekin. Alderdi jeltzalearen arabera, trafiko intentsitate handiak eta bide-segurtasun arazoek zuzenean eragiten diete herritarren egunerokoari eta bizi-kalitateari.
Muxikako EAJ-PNVk gogorarazi du ez dela arazo berria, eta urteak daramatzatela mugikortasuna eta segurtasuna hobetzeko konponbideak lantzen, bai eskualde mailako plangintzan, bai erakunde ezberdinetan egindako proposamenen bidez.
Alderdiaren esanetan, BI-635 errepideak sortzen dituen arriskuek bereziki eragiten diete auzoen arteko loturei eta oinezkoen segurtasunari. Horregatik, beharrezkotzat jo dute administrazioen arteko lankidetza eta neurri eraginkorrak lehenbailehen martxan jartzea.
EAJ-PNVk nabarmendu du herritarren eskaerak entzuten jarraituko duela, eta mugikortasun jasangarriago eta seguruago baten alde lanean segituko duela. ELA eta LAB sindikatuek EAEko udal langileen sektorean greba eta mobilizazio dinamika bateratua abiatu dute, EUDELi eta udaletan gobernatzen duten EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EE alderdiei lan baldintzak “hemen eta orain” negoziatzeko exijitzeko.
Esperientzia onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia hauek onartzeak webgune honetako nabigazio-portaera edo identifikazio bakarrak bezalako datuak prozesatzeko aukera emango digu. Adostasuna ez emateak edo adostasuna kentzeak zenbait ezaugarri eta funtziori kalte egin diezaieke.
Funtzionala
Always active
The technical storage or access is strictly necessary for the legitimate purpose of enabling the use of a specific service explicitly requested by the subscriber or user, or for the sole purpose of carrying out the transmission of a communication over an electronic communications network.
Preferences
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Statistics
The technical storage or access that is used exclusively for statistical purposes.The technical storage or access that is used exclusively for anonymous statistical purposes. Without a subpoena, voluntary compliance on the part of your Internet Service Provider, or additional records from a third party, information stored or retrieved for this purpose alone cannot usually be used to identify you.
Marketing
The technical storage or access is required to create user profiles to send advertising, or to track the user on a website or across several websites for similar marketing purposes.