Gernika-Lumoko Osoko Bilkura
Gernika-Lumoko Osoko Bilkura
Gernika-Lumoko Osoko Bilkura
Hainbat urtez ‘Gernika Erromesa’ bihurtu dan lana Bakearen Museoko erakusketa iraunkorrean sartu da behin betiko.
Sofia Gandariasen Gernika triptiko erraldoia Gernikako Bakearen Museora itzuli da, bere erakusketa iraunkorrean behin betiko geratzeko. Lan monumentala, memoriaz eta sinbolismoz betea, urteetan zehar munduan zehar ibili zena “Gernika Erromesa” bezala, eta gaur egun inoiz irten behar izan ez zuenaren lekura itzultzen dena: hura inspiratu zuen hirira.
Gernikar margolariak 1998an aurkeztu zuen margolana eta ondoren museoari eman zion, 1999ko martxoaren 24an Europako Parlamentuan ofizialki aurkeztu ondoren. 1999 eta 2002 artean Gernikan ikusi ahal izan zen, baina museoaren birmoldaketak erakusketatik kentzera behartu zuen. Orduz geroztik, triptikoa eta prestatzeko bost zirriborroak hainbat herrialdetan ibili ziren — Espainian, Italian, Suitzan —, 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketaren memoria bizirik mantenduz.
Udaletik herrira programa honetan herriko alkatea dan Jose Mari Gorroñok, egin dabezan proiektuez gain, burutzen ari diren lan ezberdinei zein etorkizunean egin nahi dauen proiektuak ezagutarazi dauz.
Santa Ageda Bezpera Gernika-Lumon
Beste urte batez kale ezberdinetatik ibili dira busturialdeko herriko ume, gaztetxo eta nagusiak Santa Agedaren kopla ezberdinak abesten. Herriko puntu ezberdinetan geratu dira abestiak kantetan, jendearen arreta erakarriz. Otsailaren 5eko, Santa Ageda eguneko bezpera esanguratsua izan da aurten be, urtero gisa, eta goizetik ikastetxeak leku ezberdinetatik ibili dire. Gernika-Lumon bakoitza bere ikastetxetik abiatu da eta geldialdiak ein dabez, Foru Plazan, Iparragirren edo Saraspen besteak beste.
Santa Agedako koplak eta bastoien kolpeak ikusteko aukera izan dabe Bermeoko herritarrek be herritarrek. Bermeoko Herri eskolaren kalejira, herri eskolatik hasik da 11:00etan, Bermeoko Herri Eskolak antolatuta. Erroxape Abesbatzaren eta Arrekatxutxa taldearen kalejira, bariz, Musika Eskolatik hasi da, 12:00etan, Bermeoko Udalak antolatuta. Muxikan be herritarrak atera dira Asier Galarza bertsolariak egindako kopla barria abesten, Urretxindorra eskolako ikasleak auzoz auzo aritu dira, Ugarte, Gorozika, Ibarruri, Ariatza, Astelarra, Zubieta errota eta kurtzerotik pasauz.
BAZEN BEHIN “Begia galdu zuen elefantea”
Aterpe klimatikoen diseinua behin betiko fasean sartzen da.