Skip to main content

Etiketa: gernika

ESANAS BAT – Eskolarteko XXXVI. Antzerki Astea_ URRETXINDORRA HERRI ESKOLA _ “TXORIA BANITZ”

ESANAS BAT

Eskolarteko XXXVI. Antzerki Astea

URRETXINDORRA HERRI ESKOLA

Txoria banintz
ZUZENDARIA: Oihane Enbeita
GIDOIA: Oihane Enbeita
LAGUNTZAILEAK: Elene Arrieta, Saioa Gerrikaetxebarria eta Olaia Laka
SINOPSIA: Isiltasuna. Ez dago txoririk. Lagun talde bat hutsune baten aurrean. Erantzunen bila. Zergatik
desagertu dira? Non daude? Ausentzia ulertzeak hutsunea beteko duela dirudi. Baina bilaketa aurrera
doan heinean, ahuleziak agertzen dira eta galdera berriak sortzen dira. Ni txoria banintz…
NORI ZUZENDUA: LH3tik aurrera
ANTZEZLEEN ADINA: 11-12 urte
ANTZEZLEAK: Bittore Aberasturi | Kermen Bilbao | Oier Del Valle | Ane Etxebarria | Aizpea Lekerika |
Erik Lekue | Oihane Mendez | Irati Olano | Moussa Sy | Elaia Uriguen | Xabier Zabala

Elkartasun kontzentrazioa egin dabe saharako herriaren alde Gernika-Lumon

Gernika-Lumon be herri sahararragaz daudela argi erakutsi dabe, izan be, bizi daben egoera larria salatzeko eta Euskal Herritik babesa adierazteko egin dabe agerraldia.

Mobilizazioaren bidez, antolatzaileek gogorarazi dabe Saharako herriak urte luzez pairatzen ari dan gatazkak eta eskubide urraketek bere horretan jarraitzen dabiela.

Kontzentrazioan azpimarratu dabe helburu nagusia Saharako herriaren egoera “larri eta bidegabea” ikusgarri egitea dala, Euskal Herritik elkartasun mezua helaraztea azpimarratzeaz gain.

Parte hartzaileek nabarmendu dabe ez dabiela herri sahararra ahazten eta euren eskubideen aldeko borrokan bidelagun izango direla.

Era berean, autodeterminazio eskubidea eta herri sahararraren askatasuna aldarrikatu dauie. Mobilizazioan gogora ekarri dabe elkartasuna eta nazioarteko babesa ezinbestekoak dirala Saharako herriak bizi duen egoerari irtenbide justu bat emateko.
Horraz gain,

Antolatzaileek adierazi dute Euskal Herritik laguntza eta sostengua ematen jarraituko dabela, bai giza eskubideen defentsan, bai herri sahararraren etorkizun duin baten aldeko lanean.

(KirolBai) Gernika R.T vs. Fenix R.C FINALERDIA

FINALEKOAK GARA!
Urbietak playoffetako goiz handia bizi izan zuen igande honetan, Torreladay Gernika Rugby taldeak erakustaldi bikaina eskaini baitzuen Fénix Rugby Zaragoza taldearen aurka, 30-13ko garaipen sendoa lortuz igoera faseko finalerdietan.

Partida ez zen modu errazean hasi gernikarrentzat. Zaragozako taldeak lehen kolpea eman zuen eta 0-3 aurreratu zen lehen minutuetan, Urbietan zalantza apur bat sortuz. Hala ere, etxekoek ez zuten burua makurtu eta pixkanaka neurketaren kontrola bereganatzen hasi ziren, defentsan sendo eta jokoan gero eta erosoago agertuz.

Minutuek aurrera egin ahala, Torreladay Gernika Rugby nagusitzen joan zen, baloiaren jabetza eta lurraldea kontrolatuz. Lehen zatian markagailua berdintzea lortu ostean, bigarren zatian etorri zen gernikarren erakustaldia. Indarra, erritmoa eta erasoko eraginkortasuna uztartuta, etxekoek entseguak pilatu zituzten eta Fénix taldearen aukerak itzaltzen joan ziren.

Urbietako harmailek ederki lagundu zuten taldearen bultzadan, giro aparta sortuz playoffetako hitzordu berezi honetan. Azkenean, 30-13ko emaitza garbiak islatu zuen zelaian ikusitako nagusitasuna eta Gernikaren lan kolektibo bikaina.

Garaipen honekin, Torreladay Gernika Rugby taldeak urrats handi bat eman du igoeraren ametsean eta argi utzi du denboraldiko helburu handiengatik borrokatzeko prest dagoela. Urbietak beste egun handi bat bizi izan zuen eta zaleak ilusioz beterik daude datorren erronkari begira.

GERNIKA-LUMOKO BERTSO TOPAKETA 2025-2026

ESKOLARTEKO BERTSO TOPAKETA – 2026
Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuak Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, MUNDU BAT BERTSO programaren aterkipean, 2026ko Eskolarteko Bertso Topaketa antolatu du.
Euskararen Plan Estrategikoaren barruan txertatutako programa dugu. Izan ere, ikasleen euskarazko ahozko adierazpena jorratzeak aparteko garrantzia dauka oraingo eta etorkizuneko hiztun gaitu eta aktibo izan daitezan. Erraztasuna erabileraren gakoetako bat da.

Topaketaren helburua ikasturtean zehar ikasgeletan landutakoa plazaratzea da. Ikasleak zuzeneko ekitaldi batean ikusle izateaz gain, parte hartzaile aktiboak izango dira. Kantu tradizional eta berriak, bertso jarri eta inprobisatuak, jolasak, bertsolariak…

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan