Busturialdea Urdaibaiko Eskualdeko Plan Estrategikoa: Zelan hobetuko da Autzagane-Muxika errepidea eta zer ekarriko dau segurtasunari eta konektibitateari dagokienez
Gernikako azken “Boxeo Gaua” ekainaren 13an, larunbatean, izan zen Jai Alai pilotalekuan. Ekitaldiak hamabi borrokaldi izan zituen, bi Euskadiko Txapelketa neoprofesional eta amateur mailako norgehiagokak nabarmenduz. Karteldegi nagusiak tokiko eragin handia izan zuen inguruko borrokalariekin.
Gernika-Lumoko Merkatu Plaza kulturen arteko topagune bihurtu da Munduko Arrozak jaialdiagaz. Herritarrek munduko hainbat txokotako arroz platerak ikusi, ezagutu eta dastatzeko aukera izango dabe, aniztasuna eta alkarbizitza protagonista izango dauzan egun berezi batean.
Urte batzuetako etenaldiaren ostean, jaialdia indarbarrituta itzuli da, eta aurten be ehundaka lagun bildu dira kultura desbardinak mahai beraren inguruan alkartzeko.
Guztira, 17 arroz plater prestau dira, bakotxa herrialde edo kultura bateko sukaldaritza tradizinoetan oinarrituta. Parte-hartzaileek munduko saboreak gertutik ezagutzeko aukera izan dabe, usain, kolore eta errezeta askotarikoekin.
Halan be, jaialdia ez da gastronomiara mugatu. Musika, dantza eta jai giroa be izan dira eguneko osogai nagusiak, adin eta jatorri desbardinetako personak espazio berean alkartuz.
Antolatzaileek nabarmendu dabe arroza atxakia baino ez dala; benetako helburua herritarren arteko harremanak sendotzea eta alkarbizitza sustetea dala azaldu dabe.
Egunaren amaieran, herri bazkariak eta kultur emonaldi ezbardinek ospakizunari amaiera emon deutsie, komunidadearen indarra eta Gernika-Lumoko aniztasuna agirian itxiz.
Antolatzaileen esanetan, horrelango ekimenak ezinbestekoak dira herritarren arteko loturak sendotzeko eta alkar ezagutzeko espazioak sortzen jarraitzeko.

Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi du bertan behera utzi dituela aurtengo San Juaneko suak, datozen egunetarako iragarri den bero handiaren ondorioz.
Izan ere, Bizkai osoan tenperatura oso altuak espero dira, eta sute arriskua nabarmen handituko dela aurreikusi dute erakundeek. Horregatik, prebentzio neurri gisa, udal gobernuak erabaki du sua ez piztea eta ospakizun hori ez egitea.
Udalak azaldu du herritarren segurtasuna dela lehentasun nagusia, eta muturreko egoera meteorologikoen aurrean arduraz jokatu behar dela.
Era berean, herritarrei gogorarazi die ez dela gomendagarria sua edo txinpartak sor ditzaketen jarduerarik egitea, ingurune naturalean arreta berezia jarriz.
Gernika-Lumoko Udalak herritarren ulermena eta lankidetza eskertu ditu, eta adierazi du erabakia ez dela erraza izan, San Juan gaua herrian oso errotuta dagoen ospakizuna baita.
Hala ere, nabarmendu du prebentzioa eta segurtasuna lehenestea ezinbestekoa dela, Bizkai osoan espero den beroaldiaren aurrean.
Esperientzia onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia hauek onartzeak webgune honetako nabigazio-portaera edo identifikazio bakarrak bezalako datuak prozesatzeko aukera emango digu. Adostasuna ez emateak edo adostasuna kentzeak zenbait ezaugarri eta funtziori kalte egin diezaieke.
Funtzionala
Always active
The technical storage or access is strictly necessary for the legitimate purpose of enabling the use of a specific service explicitly requested by the subscriber or user, or for the sole purpose of carrying out the transmission of a communication over an electronic communications network.
Preferences
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Statistics
The technical storage or access that is used exclusively for statistical purposes.The technical storage or access that is used exclusively for anonymous statistical purposes. Without a subpoena, voluntary compliance on the part of your Internet Service Provider, or additional records from a third party, information stored or retrieved for this purpose alone cannot usually be used to identify you.
Marketing
The technical storage or access is required to create user profiles to send advertising, or to track the user on a website or across several websites for similar marketing purposes.