Gautegiz Arteagako Jaiak – Paella Txapelketa 2026
GAUTEGIZ ARTEAGAKO JAIAK: PAELLA TXAPELKETA
GAUTEGIZ ARTEAGAKO JAIAK: PAELLA TXAPELKETA
Gautegiz Arteagako San Antolin jaiak abuztuaren 27tik irailaren 2ra ospatuko dira, eta Udalak herritar eta bisitari guztiak jai-giroaz gozatzera eta elkarregaz bizitzera animatu ditu.
Patrik Saitua alkateak azaldu dauenez, aurtengo egitarauak adin eta gustu guztietarako ekitaldiak jasoko ditu, tradizinoaren transmisinoa eta jaiak errespetuz zein elkartasunez biziteko garrantzia nabarmenduz.
Jaiak abuztuaren 27an hasiko dira, eta egun horretan Gazte Egunaren barruan paella txapelketea, herri kirolak, goitibeherak eta musika izango dira. Besteak beste, Sueder, Txapela Brava eta The Mode Quartet taldeek parte hartuko dabe.
Egitarauak kultura, musika, kirola eta gastronomia uztartuko dau, eta irailaren 2an amaituko dira ospakizunak, San Antolin egun handiagaz. Besteak beste, tradizinozko martxea eta pilota jaialdi profesionala izango dira protagonista.
Udalak, ganera, errespetuz, elkartasunez eta giro onean jaiak biziteko deia egin dau, eta aurreko hilabeteetan jaiak prestatzeko lanean aritu diran eragile eta herritar guztien lana eskertu dau.
Gautegiz Arteagaren Montorre Haurreskolaren hezkuntza-proiektua, etxean ikasteko, hazteko eta sentitzeko, tokiko balioetan, komunitatean eta ekitatean oinarritzen da, eta ingurune naturalarekiko integrazio estuan garatzen da. Interesa duten familiek apirilaren 13tik maiatzaren 4ra bitartean eman ahal izango dute izena.
Gautegiz-Arteagan, esaterako Martxoaren 18an eingo dabe Hitzaldia, arratsadeko 19:00etan, udaletxean.
Gautegiz Arteagako Udalak, EH Bilduk tramitazino fasean dagoen Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) planteamendua kritikatzen dauen adierazpenen aurrean, gogorarazi gura dau 2022ko maiatzaren 13an egindako osoko bilkuran plan hori aho batez onartu zala, hau da, EH Bilduren aldeko botoekaz. Proiektua herritarrei aurkeztu jakezan eta jendaurrean jarri zan, banakako eta taldeko partaidetza-prozesua be egin zan.
Gautegiz Arteagako Udalak adierai dauenez, Matrikulazio epearen zabalpenari ekin deutse urte honetarako. Apuntatzeko egunak otsailaren 2tik 13ra izango dira eta ate irekiak eskaintzen dabezala jakinarazi dabe.
Tradizinoari eutsiz, beste urte batez San Polikarpo ospatuz astebu eta astelehen esanguratsuak datoz. Urtarrilaren 24, 25 eta 26ª egutegian azpimaratzeko eguna da, San Polikarpo eguna ospatuko baita.