Udalak, azken bilkuraren ostean, adierazi dau HAPOa 2022 hasieran onartu zala aho batez
2026/02/27
Gautegiz Arteagako Udalak, EH Bilduk tramitazino fasean dagoen Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) planteamendua kritikatzen dauen adierazpenen aurrean, gogorarazi gura dau 2022ko maiatzaren 13an egindako osoko bilkuran plan hori aho batez onartu zala, hau da, EH Bilduren aldeko botoekaz. Proiektua herritarrei aurkeztu jakezan eta jendaurrean jarri zan, banakako eta taldeko partaidetza-prozesua be egin zan.