
2026ko Musika proiektuetarako laguntzak emateko urteko dirulaguntzaren deialdia eta oinarriak zabaldu dauz Gernika-Lumoko Kultur Etxeak.
Gernika-Lumoko udalerrian eragina daben eta irabazi-asmorik bako tokiko izaera daben musika-proiektu, programa edo jarduerei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko eta emoteko deialdia eta oinarri arautzaileak zabaldu dauz Gernika-Lumoko Kultur Etxeak.
Dirulaguntza hauen helburua, Kultur Etxeak eta Segundo Olaeta musika eskola herritarren musika prestakuntzagaz daben konpromisoari erantzunez, musika sorkuntza eta herriko musika talde eta alkarteen sustapena da.
Musikagaz zerikusia daben jarduerak egiten dabezan alkarte, musika-talde edo personak jaso ahal izango dabez diru-laguntza honeek, musika-produktu bat grabetako, ekoizteko edo fabriketako formau fisiko edo digitalean edota diruz lagundutako proiektuaren komunikazino- eta hedapen-materiala sortzeko.
Dirulaguntza jaso gura daben norbanakoek Gernika-Lumon erroldatuta egon beharko dabe. Musika talde edo alkarteen kasuan, gitxienez kideen % 50ek Gernika-Lumon erroldatuta egon beharko dabe. Ohiko jarduerek Gernika-Lumoko musika-guneren bategaz zerikusia izan beharko dabe. Eskatzaileek konpromisoa hartuko dabe dirulaguntza emon eta hurrengo urtean “Arbolapean” musika-programaren esparruan antolatutako kontzertu batean parte hartzeko, Kultur Etxeak ezarritako baldintzetan.
Informazino gehiago eta eskabide orriak Gernika-Lumoko Kultur Etxean eta bere web gunean egongo dira eskuragarri. Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera eta behar lez erregistratu beharko dira Kultur Etxean presentzialki edo emailez.
-
Azken berriak





























