
2026ko URRIKO AZKEN ASTELEHENA 1.atala
Gernika-Lumok Urriko Azken Astelehena ospatu du gaur, urriaren 26an, euskal nekazaritza eta abeltzaintzaren erakusleiho nagusietako bat. 2026ko azokak 251 postu bildu ditu, baserriko produktuak, artisautza eta nekazaritzako makineria herriko kaleetara eramanez. Egunak, gainera, nekazaritza-lehiaketak, bertsolariak, gazta-enkante tradizionala eta cesta puntako partidak izan ditu protagonista.
Azokak euskal ekoizleen lana, bertako produktuen kalitatea eta lehen sektorearen aniztasuna ezagutarazteko aukera eskaini du beste urte batez. Eskaintza zabalaren barruan, gaztak 42 postu izan ditu; ogiak eta euskal pastelak, 23; eta txakolinak, 16. Ez dira falta izan eztia, kontserbak, barazkiak, sagardoa, frutak, esnekiak eta artisautza-produktuak ere.
-
Azken berriak





























