Skip to main content

Etiketa: Urriko Azken Astelehena

Gernika-Lumoko Udalak harrera egin eban Urriko Azken Astelehenean

115.000 pertsona izan zituen Gernika-Lumoko Urriko Azken Astelehenak, beste behin, berezia izan zan hainbat postu, txosna eta ekimenekin.

Horietako bat Gernika-lumok nurtero egiten den udal harrera izan zan. Aurtengo gonbidatuak RK informatikako John Pollock eta  Gontzal Uriarte; Oscor Soioa Mintegia Frailea eta Isabel RuI-Wamba, Javier Rui-Wamba ingenieroaren alaba izan dira.

Urriko Azken Astelehenan aurkaztu dan joko birtual barria probatu dau Jose Maria Gorroño alkateak

Urriko Azken Astelehenak izan duen berritasuna Jai Alai Play izan da. Hau ETBren eskutik, zesta-puntaren praktika simulatzeko aukera emango duen murgiltze-esperientzia dala esan dabe Gernika-Lumoko Udaletik, kirol-tradizio hori publikoari modu ludiko eta teknologikoan hurbiltzeko burutu daben jokoa dala aipatzeaz gain.  

Urriko Azken Astelehena heldu da, baserritarren produktu ezberdinekin

Aurtengo gaztaren saria nafarrorantza joan da, Ricardo Ramirorentzat izan da, bigarrena saria Bostibaietarentzako izan da eta hirugarren saria Zabaletarentzako. Lehen saria irabazi dauen gazta Kanala Beach-entako izan da 7400 eurorengatik, diru hori Caltzada egoitzara bideratuko da. Bigarren saria, aldiz, Zukin Bus-ek eraman dau, 700 euroren truke.

Txakolina gorria erdikoetxerentzat izan da, txakoli beltza Lapazaranentzat eta Txakoli zuria bitxia berriarentzat. Eztien saria, barriz, Mikel Jauregialzok eraman dau.

Beste urte batez Gernika-Lumoko herriak Urriko Azken Astelena ospatu dau 310 postu ezberdinekin. Nekazaritza sektoreko zenbait langilek eskainitako produktuak ikusgai eta dastagai egon dira herriko kale ezberdinetan.

Txakolina, gazta eta eztia izan dira nagusi, baina bestelako produktuak be ez dira falta izan, hala nola, ogia eta euskal pastela, indabak, barazkiak, eskuz egindako lanak edo artisau ezberdinak egon dira. Txosnak eta talo postuak be ez dira falta izan.

Imanol Pradalesek, Euskadiko lehenadakariak be baserriko produktuak dastatzeko egun hau ez du galdu izan. Jose Maria Gorroñok, Gernika-Lumoko alkateak , bere aldetik, herrirako hain garrantzitsua dan egun honek suposatzen dauena adierazi dau. Gernika-Lumoko alkateak, bere aldetik, herrirako hain garrantzitsua dan egun honek suposatzen dauena adierazi dau.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan