Skip to main content

Etiketa: Urbieta

“Torrealday GRT vs. A.D. Ingenieros industriales Las Rozas Rugby partidua, 3. jardunaldia

Urbietako zelaian jokatutako partiduak intentsidade handia izan dau. Torrealday Gernikak garaipena lortzeko lan gogorra egin behar izan dau, aurrean aurkari lehiakorra eta amore emoteko prest ez egoana izan dauelako. Las Rozaseko taldeak gogor eutsi deutso norgehiagokeari, eta markagailuko alde txikiak argi erakutsi dau bi taldeen arteko bardintasuna.

Gernikarrak, baina, etxeko zelaian jokatzearen abantailaz baliatu dira, eta azken emaitzara arte borrokan jarraitu dabe. Erasoan lortutako puntuek eta taldearen ahalegin kolektiboak garaipena eskuratzeko aukerea emon deutsee.

Azken txanpan, tentsinoa eta emozinoa izan dira nagusi, bi taldeek garaipena eskuratzeko aukerak izan dabezala. Azkenean, 35-33ko emaitzagaz, Torrealday Gernika Rugby Taldeak bi puntuko aldeagaz gainditu dau A.D. Ingenieros Industriales Las Rozas, Urbietako zaleen aurrean garaipen garrantzitsua lortuta.

Horrela, gernikarrek beste garaipen bat gehitu deutsie denboraldiari, etxean erakutsitako lehiakortasunari eta talde-lanari esker. Partidu gogorra, emozinoz betea eta amaierara arte erabagi bako geratu dana.

Urbietara doan egurrezko zubia ordeztu egingo da hainbat hamarkadatako higaduraren ondoren

Gaur egungo egitura pasabide seguru eta iraunkor barri batek ordezkatuko dau.

Gernika eta Lumoko Urbietagaz lotzen dauen egurrezko zubia ordezkatu egingo da, hainbat hamarkadatako joan-etorri biziaren ondoren. Egungo egiturak higadura nabarmena eta behin-behineko konponketak dauzka, eta 30 urtez baino gehiagoz jasan dau araztegi periferikoetako lohi likidoz betetako kamioi astunak egunero pasetea.

Hiru hamarkada baino gehiagoren ondoren, Udalak erabat ordezkatzea erabagi dau. Obraren aurrekontua 297.951,73 eurokoa da, eta 7 hilebeteko iraupena izango dau. Oinezkoentzako, txirrindularientzako eta ibilgailuentzako pasabide seguruagoa ahalbidetuko dau. “Daukagun zubiak ez deutse erantzuten gure herritarrek eskatzen dituen segurtasun eta iraunkortasun eskakizunei”, adierazo eban José María Gorroño alkateak.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan