Skip to main content

Etiketa: udala

BERMEOKO SAN MARTIN AZOKA 2025

BERMEOKO SAN MARTIN AZOKA 2025 eta XXII. ODOLOSTE TXAPELKETA ETA TXERRIKI AZOKA.

Beste urte batez San Martin Jaiak ospatu dira Bermeoko herrian ekitaldi ezberdinekin, bai ume zein nagusientzako. Txapelketak, dantzak eta azoka uztartu dira Bermeotarrentzako hain garrantzitsu bilakatu dan egun honetan. Sustabizeko herri kirol parte hartzaileak ez dira alta izan, besteak beste, eta, nolaez, XXI. Odoloste txapelketa eta txerriki azoka izan da goizean zehar. Aurtengo irabazle Anaiak harategia izan da. Nekazal Azoka honetan euskal produktu tipiko eta esanguratsuak diren txakolina, gazta, eztia eod kontserbak izan dira, eta baita eskulan ezberdinak be.

Mendatako Udalak Haporen aurreraikinari buruzko informazino-bilera deitu dau

Azaroaren 26an izango da, asteazkenean, arratsadeko 19:00etan, liburutegian. Bertan Oihana Arruti arkitektoa egongo da. Horrela, Mendatako Udalak herritarrei gonbita luzatzen die Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren HAPOren aurreraikinari buruzko informazio-bileran parte har dezaten. Saioa, azaroaren 26an izango da, asteazkenean, 19:00etan. Udal aretoan. Liburutegian.

Etxebizitza turistikoei buruzko parte-hartze prozesua martxan!

Etxebizitza Turistikoak zelan arautu galderari erantzuteko saioa eskainiko dabe, herritarren erabakia eta ahotsa kontuan hartuz. Horretarako saio irekia zabalu dau Bermeoko Udalak, azaroaren 20an, eguenean, 18:30etan,Gizarte eta Kultura Etxean.

Herritarren proposamen eta ideiak kontuan hartuko direla azpimarratu dabe, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa dala azalduz eta Bermeoko Udaleko ordezkariak bertan egongo dirala esanez.

Udalak alegazio teknikoak aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzak sustatu dauen Sollube Gane Parke Eolikoaren proiektuari

Ingurumenaren, ondare arkeologikoaren eta hirigintzaren ikuspegitik proiektuak dtuen gabeziak zeintzuk diren aipatu dabe Udaletik, neurri eta zuzenketa ezberdinak eskatuz.

EAJ-PNV Bermeo ostalaritza-establezimenduetako terrazen kudeaketa-izapideak azkartzearen alde agertu da Osoko Bilkuran

Alderdi jeltzaleak Osoko Bilkuran proposamen bat aurkeztu dau, batez be terrazak instaletako edo handitzeko eskaerak une jakinetan errazteko helburuagaz. izan be, EAJ-PNVk aurreratu du udal gobernua ordenantza berrian lanean ari dela dakiela, baina beraiek proposatzen dutena sinpleagoa dela eta azkarrago aplika daitekeela

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan