TAE Gernika klubeko lau kirolarik Espainia ordezkatuko dabe, Gernikaren izenean, Kickboxingeko Munduko txapelketa.
Luken Soria, Unax Pollock, Markel Fernandez, Haritz Olabarria Espainia ordezkatuko dute, eta Gernikaren izaena Aranjuezara eramango dute
Bermeon herri kirolak protagonista izango dira urriaren 31n. Sustabiz Fundazioak Bermeoko III. Herri Kirol Txapelketa Herrikoia antolatu dau Artza udal pilotalekuan, eta hiru lagunez osatutako taldeek urriaren 20ra arte emon ahal izango dabe izena.
Harrijasotzea, ingude jasotzea, txinga eramatea eta trontza izango dira txapelketako probetako batzuk. Finalera heltzen diran taldeek, gainera, zaku eramatea be egin beharko dabe, eta antolatzaileek proba sorpresa bat egongo dala aurreratu dabe. Sariak eta zozketak be iragarri ditue.
Gernikako Merkatari, ostalari eta zerbitzu alkarteak antolatuta Gernika-Lumoko Gilda lehiaketaren 5. edizinoa ospatu da. Bi kategori izan dira lehiaketa honetan; gilda tradizinonala eta gilda berezia, eta horrez gan, boto popularraren saria be emon da. Azkenengo honen kasuan, Auzokoa tabernak eroan dau herritarrek emondako sari hori; txapela eta herriko establezimentutan gastetako 300 euroko bonoa. Gilda tradizinonalaren atalean Sasoie tabernak hartu dau txapela eta 300 euroko bonoa eta Gilda bereziaren saria Musutruk tabernak eroan dau; txapela eta beste 300 euroko bonoa. Sari banaketaren ostean esandako herri-bozketa horretan parte hartu daben danen arten zozketa bat burutu da eta Inma izan da txakolin botila eta herriko establezimentutan gastetako 100 euroko bonoaren irabazlea.
Irailaren 18an jarri zan martxan lehiaketa eta aurtengo edizino honetan 19 taberna hartu dabe parte: Aretxa, Urbanbi, Estanco, Hiru Saku, Sasoie, Azules, Musutruk, La Boca, Madariaga, Foruria, Bake Eder, Auzokoa, Hotel Boliña, Omago Txiki, KM0, Oizbide, Sakone eta Zallo Kafe Bar.
Lehiaketaren bosgarren edizino honen epaimahaia Bisubi eta Cofradia de la Putxerako kidea eta Geo Cocktail tabernako zuzendaria dan Jagoba Santesteban, Bisubiko kidea eta Marimar jatetxeko sukaldaria eta zuzendaria dan Javier Muñoz eta Cofradia de la Putxerako kidea eta Gastrodista blogaren sortzailea dan Ania López osotu dabe.
Gernikako azken “Boxeo Gaua” ekainaren 13an, larunbatean, izan zen Jai Alai pilotalekuan. Ekitaldiak hamabi borrokaldi izan zituen, bi Euskadiko Txapelketa neoprofesional eta amateur mailako norgehiagokak nabarmenduz. Karteldegi nagusiak tokiko eragin handia izan zuen inguruko borrokalariekin.
Aurten 223 parte hartzaile izango dauz Taelwondoko Bigarren edizioa honek. Txapelketa Jai Alai Pilotalekuan izango da. Espainiako Kirolari ezberdinak arituko dira kirol honek eskaintzen daben espektakuluan. Eta, nola ez, Gernika-Lumoko Taekwondo praktikatzen daben kirolariak arituko dira. Guztira, 6 talde ezberdin egongo dira.
Esperientzia onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia hauek onartzeak webgune honetako nabigazio-portaera edo identifikazio bakarrak bezalako datuak prozesatzeko aukera emango digu. Adostasuna ez emateak edo adostasuna kentzeak zenbait ezaugarri eta funtziori kalte egin diezaieke.
Funtzionala
Always active
The technical storage or access is strictly necessary for the legitimate purpose of enabling the use of a specific service explicitly requested by the subscriber or user, or for the sole purpose of carrying out the transmission of a communication over an electronic communications network.
Preferences
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Statistics
The technical storage or access that is used exclusively for statistical purposes.The technical storage or access that is used exclusively for anonymous statistical purposes. Without a subpoena, voluntary compliance on the part of your Internet Service Provider, or additional records from a third party, information stored or retrieved for this purpose alone cannot usually be used to identify you.
Marketing
The technical storage or access is required to create user profiles to send advertising, or to track the user on a website or across several websites for similar marketing purposes.