Skip to main content

Bermeoko III.Herri Kirol Txapelketa, urriaren 31an

Bermeon herri kirolak protagonista izango dira urriaren 31n. Sustabiz Fundazioak Bermeoko III. Herri Kirol Txapelketa Herrikoia antolatu dau Artza udal pilotalekuan, eta hiru lagunez osatutako taldeek urriaren 20ra arte emon ahal izango dabe izena.

Harrijasotzea, ingude jasotzea, txinga eramatea eta trontza izango dira txapelketako probetako batzuk. Finalera heltzen diran taldeek, gainera, zaku eramatea be egin beharko dabe, eta antolatzaileek proba sorpresa bat egongo dala aurreratu dabe. Sariak eta zozketak be iragarri ditue.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan