Skip to main content

Etiketa: Turismoa

Andra Mari Elizak uda honetan edegiko dauz ateak

Ekimenaren helburua, Gernikako historiaren pasarte garrantzitsuenetako batzuen lekuko izan dan ondarea publikoari hurreratzea da, eta, garrantzitsua izan arren, oraindino be ez da oso ezaguna herritarren artean.

Bisita errazteko, Turismo Bulegoak 5.000 interpretazino-liburuxka argitaratu dauz euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Material horri esker, ibilpide autonomoa egin daiteke tenpluaren barrukaldean, eta elementu arkitektoniko eta artistiko nagusien historia, esanahia eta bitxikeriak ezagutu daitekez.

Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak bere posizioa indartu dau kalitatean

Q Kalitate Turistikoaren auditoretzan, puntuazioa nabarmen hobetu dau: 8,76tik 9,36ra.

Emaitzak ez du norabide aldaketarik adierazten, baizik eta 2005etik garatzen ari den kudeaketa-ereduaren sendotasuna berresten du.

Hiru orduko auditoretzak egiaztatu du kalitate-sistema eguneroko jardunean erabat txertatuta dagoela,
eta etengabeko hobekuntzan oinarritzen dela, datuen analisiaren eta helburuen definizioaren bidez.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan