Skip to main content

Etiketa: Sareginek

“Sareginek” koadroa Sancti Spiritus Zaharren egoitzan

Saregiñek margolana egoitzako areto nagusian jarri da ikusgai, egoiliarrek eta bisitariek egunero gozatu ahal izan dezaten. Itsasoan eta itsas tradizioan inspiratutako lanengatik ezaguna den artistak, oraingoan, Saregiñek izeneko margolana eman dio egoitzari.

Jose Manuel Gabantxoren “Saregiñek’ margolana Sancti Spiritus Udal Zaharren egoitzan jarri dabe

Bermeoko Udalak adierazo daben arabera, herriko zaharren egoitzak bigarren dohaintza bat jaso dau, Jose Manuel Gabantxoren eskutik. Itsasoan eta itsas tradizinoan inspirautako lanakaitik ezaguna dan artistak, oraingoan, Saregiñek izeneko margolana emon deutso egoitzari.

2021ean sortutako lan honek Bermeoko portuko arrantzaleen eta saregileen eguneroko bizitza islatzen dau, itsas jardunaren atzean dagoen lan isila eta komunidadearen indarra agirian itxiz.

Dohaintza hau artistak egoitzari egiten deutson bigarrena da. Izan be, igaz Bermeoko enbarkazinoak margolana emon eban, eta ha be egoitzako areto nagusian dago ikusgai. Bi lanek osotzen daben moltsoak Bermeoren itsas historia, portuaren iraganeko pasarteak eta herriak itsasoagaz dauen lotura estua gogorarazoten dabe.

Saregiñek margolana egoitzako areto nagusian jarri da ikusgai, egoiliarrek eta bisitariek egunero gozau ahal izan daien.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan