ROCK N’BAND 2026
ROCK N’BAND 2026
ROCK N’BAND 2026
Gernika-Lumoko Udalak UDA FEST jaialdi barria aurkeztu dau.
Badator aurten ere ARBOLAPEAN. Iparragirreren Gernikako Arbolaren gerizpean garatuko den musika egitaraua da ARBOLAPEAN.
Kontzertuak SEBER ALTUBE AUDITORIOAN izango dira 20:00etan eta DOAKOAK dira.
KONTZERTUAK
Ekainak 25 “ZUGA” taldea. Seber Altube Auditorioa, 20.00etan
Uztailak 2 “ZIRAUN”. Seber Altube Auditorioa, 20.00etan
Uztailak 9 “SUEDER” taldea. Seber Altube Auditorioa, 20.00etan
Uztaila16 “NAZ”. Seber Altube Auditorioa, 20.00etan
Uztailak 23 “MIKOSIS”. Seber Altube Auditorioa,20:00etan
Uztaila 30 “INTENSIDADES ORTEGA”. Seber Altube Auditorioa, 20.00etan
Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoak musika-hastapeneko tailerren edizino barri bat jarri dau abian, datorren ikasturteari begira hainbat instrumentugaz lehen harremana errazteko. Ekimena aldez aurreko ezagutzarik ez daben helduei zuzenduta dago, eta ohiko ikasleez gan, musika-praktikarako sarbidea zabaltzea dau helburu.
Proposamenak aurreko urteetako formauari eusten deutso: ordubeteko hiru saio, talde txikietan, 20 euroko guztizko kostuagaz. Tailerrak 18 eta 99 urte bitartekoentzat edegita dagoz eta ez dabe musika-hizkuntzari buruzko ezagutzarik behar.
Eskuragarri dagozan aukeren artean trikitia, txeloa edo akordeoia lako espezialidadeak dagoz, maiatzean programautako saioetan. Eskolak eskolak garatzeko behar diran tresnak emongo dauz, eta horrek plaza erabilgarrien kopurua mugatzen dau.
Aldi berean, ikastetxeak 2026-2027 ikasturterako matrikulazino kanpaina aktibatu dau, eta maiatzaren 4tik 29ra egongo da zabalik. Izen-emateak www.kulturagernika-lumo.eus webgunearen bidez edo ikastetxeko idazkaritzan bertan egin daitekez, 16:00etatik 20:00etara. Informazino gehiagorako, eskolak zuzeneko arreta eskaintzen dau 946 270 214 telefonoaren bidez.
Deialdi bikotx honen bidez, Musika Eskolak indartu egiten dau bere erakartze-estrategia, eta, horretarako, araututako prestakuntza-eskaintza eta hurbiltze-jarduerak konbinetan dauz, publiko barriari musika-praktika aldez aurreko konpromisorik barik aztertzeko aukera emoten diotenak.
Ikasleak % 15 baino gehiago ugaritu dira, 7 eta 15 urte bitartekoen artean, eta ia % 30, 16 urtetik gorakoen artean.
Musikak indartsu jarraitzen dau Gernika-Lumon. Hezkuntza erakunde askok jaiotza-tasaren jatsieraren aurka burrukatzen daben bitartean, Segundo Olaeta Musika Eskolak baikortasunera konbidatzen daben datuak aurkezten dauz.
SEGUNDO OLAETA MUSIKA ESKOLAK “Gabonetako Kontzertua” eskaini dau Lizeo Antzokian abenduaren 16an.
Abesbatza, Gitarra Taldea, Mendez Family eta Orkestra Txikia izan dira antzerki honetan euren doinu xarmagarrienak erakutsiz.