Skip to main content

Etiketa: Martxoak 8

Bermeoko Udalak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Barne Plana onartu dau azken osoko bilkuran

2026tik 2029ra bitartean indarrean egongo den plan honek udalaren barne-antolaketan berdintasuna, aukera-berdintasuna eta diskriminaziorik eza modu sistematikoan txertatzea du xede. Horretarako, udaleko egoeraren diagnostiko zehatz batetik abiatuta, neurri multzo ordenatua jasotzen du, lan-esparru guztietan eragin zuzena izango duena.
Berdintasunerako Barne Planak zaintza-lanen balioa eta horiek historikoki emakumeen gain jarri izanak sortu dituen ondorioak ere kontuan hartzen ditu.

Martiaren 8ko Emakumeen Nazinoarteko Egunean zenbait jarduera eingo dira Busturialdean

Bermeon, goizeko 12.00etan eskulanak eingo dira Goiko Plazan, Kabidxen. Eguerdiko 13:00etan elkarrateratzea eingo da Goiko Plazan. Bermeoko Udalak Mugimendu feministak deitutako elkarrateratzean parte hartzeko deia egiten dau.
Horrez gain, Bermeoko XX.Herri lasterketa eingo da, nagusien lasterketa izango da 8 kilometrokoa, goizeko 10:00etatik-11.00etara. Goizkeo 11:00etan ume eta gazteen herri lasterketa izango da, Lameran.
Gernika-Lumon, barriz, liburutegiko jarduera udal berdintasun zerbitzuak eta kultr etxeak antolatu dabe ume eta aztetxoei zuzendutako ipuin kontalaria, Izare Rock Zizareren eskutik, hau martxoaren 6an izango da, Udal Liburutegian.
Martxoaren 7an, aldiz, La LLamaban loca izeneko antzerkia eingo dabe, arratsadeko 19:00etan.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan