Skip to main content

Etiketa: m8

Itaiatik matxismoaren eta faxismoaren aurka mobilizatzeko deia zabaldu dabe

Martiaren 8aren harira, Gernika-Lumoko Institutu aurrean ikasleak alkarrateratzea burutu dabe Institutuan bertan. Emakume langileen antolakuntzarako espazioak sortzea berebizikotzat jo dabela azaldu dabe, matxismoaren zabalpenari “erantzun irmo” bat emotea zein, emakume langileek jasaten dabezan erasoen aurrean, erantzun sendoak emon behar dirala argi itxiz.

Bermeoko Udalak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Barne Plana onartu dau azken osoko bilkuran

2026tik 2029ra bitartean indarrean egongo den plan honek udalaren barne-antolaketan berdintasuna, aukera-berdintasuna eta diskriminaziorik eza modu sistematikoan txertatzea du xede. Horretarako, udaleko egoeraren diagnostiko zehatz batetik abiatuta, neurri multzo ordenatua jasotzen du, lan-esparru guztietan eragin zuzena izango duena.
Berdintasunerako Barne Planak zaintza-lanen balioa eta horiek historikoki emakumeen gain jarri izanak sortu dituen ondorioak ere kontuan hartzen ditu.

Bardintasuna indartzeko hezkuntza- eta kultura-jarduerak eingo dira martiaren 8an

Udalak gazteei eta familiei zuzendutako ekintzak bultzatzen dauz Emakumeen Nazinoarteko Egunerako, tokiko eremuaren papera indartuz eta jarrera antifeministei aurre eginez.

Gernika-Lumoko Udalak martiaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ospatuko dau sentsibilizazio eta kontzientziazio sozialera bideratutako jardueren programa bategaz, Kultura eta Berdintasun arloetatik bultzatuak.

Ekimenak herritarren hainbat sektore inpliketea dauka helburu, arreta berezia jarriz hezkuntzaren eta kulturaren arloan. Programak kultur proposamenak be barne hartzen dauz.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan