Skip to main content

Etiketa: lanak

Gernika-Lumoko Udalak herriko hainbat puntutan aurreikusitako asfaltatze-lanak amaitu dauz

Gernika-Lumoko Udalak herriko hainbat puntutan aurreikusitako asfaltatze-lanak amaitu dauz, zorua barritzeko eta ibilgailuen zein oinezkoen zirkulazino-baldintzak eta segurtasuna hobetzeko. Lanak Arane, Agirregane, Allende eta Kortezubi kaleetan burutu dira, eta orain Txorroburu, Lorategieta eta Carlos Gangoiti gehitu jakez.

Jarduera bide sarea manteniduteko udal planaren barruan dago eta 272.600 euroko inbersinoa izan dau. Obrei esker, denporaren joanaren, eguneroko trafikoaren eta baldintza meteorologikoen ondorioz higadura handiagoa eben eremuetan jardun ahal izan da.

Bide-zorua barritzeak aukera emoten dau kaleen bizitza erabilgarria luzatzeko eta udalerriko hainbat puntutan zirkulazino-baldintzak hobetzeko. Jarduerak, gainera, jarraipena emoten deutse aurreko urteetan egindako asfaltatze-kanpainei, bide-sarea manteniduteko udal-estrategiaren barruan.

Udalak Iturburu eta Zearreta kaleetako lurreko seinaleak barritu dauz

Barriz pintetako lanei esker, bide-marren ikusgarritasuna hobetu eta gidarien eta oinezkoen segurtasuna indartu daiteke.

Gernika-Lumoko Udala Iturburu eta Zearreta kaleetako seinale beilegizontalak barriz pintetako lanak egiten ari da, bide-marren ikusgarritasuna hobetzeko eta bi bideetako segurtasuna indartzeko.

Lanek barne hartzen dabe zirkulazino-lineak, oinezkoentzako pasabideak eta galtzadaren gainean margotutako beste marka batzuk barritzea, denporaren eta erabileraren poderioz ikuspena galdu baitzuten. Jarduketak seinaleen definizinoa berreskuratzea eta ibilgailuen zein oinezkoen zirkulazinoa erraztea ahalbidetzen dau.

Udalaren bide-sarea egoera onean manteniduteko eta kaleen segurtasuna eta irisgarritasuna pixkanaka hobetzeko Udalak egiten dauzan mantenidute-lanetako bat da barritzea.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan