
Gernika-Lumoko Udalak herriko hainbat puntutan aurreikusitako asfaltatze-lanak amaitu dauz
Gernika-Lumoko Udalak herriko hainbat puntutan aurreikusitako asfaltatze-lanak amaitu dauz, zorua barritzeko eta ibilgailuen zein oinezkoen zirkulazino-baldintzak eta segurtasuna hobetzeko. Lanak Arane, Agirregane, Allende eta Kortezubi kaleetan burutu dira, eta orain Txorroburu, Lorategieta eta Carlos Gangoiti gehitu jakez.
Jarduera bide sarea manteniduteko udal planaren barruan dago eta 272.600 euroko inbersinoa izan dau. Obrei esker, denporaren joanaren, eguneroko trafikoaren eta baldintza meteorologikoen ondorioz higadura handiagoa eben eremuetan jardun ahal izan da.
Bide-zorua barritzeak aukera emoten dau kaleen bizitza erabilgarria luzatzeko eta udalerriko hainbat puntutan zirkulazino-baldintzak hobetzeko. Jarduerak, gainera, jarraipena emoten deutse aurreko urteetan egindako asfaltatze-kanpainei, bide-sarea manteniduteko udal-estrategiaren barruan.
-
Azken berriak





























