Beste urte batez Asteklimak akzio klimatikorako astea ospatuko dau, herriaren partizipazioa
bultzatuz. Helburua, orainaldi zein etorkizun jasangarri bat sustatzea da. Horregatik,
Muxikako udalak 2.eskuko azoka hau antolatu dau.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, Energiaren Euskal Erakundearen eta Ihobe ingurumen jarduketarako soziedade publikoaren laguntzagaz antolatutako Asteklima ekimenaren barne burutu dabe muxikarrek Bigarren Eskuko Azoka Kurtzeroko aparkalekuan. Goizeko 10:00etatik aurrera eta gaueko 22:00ak arte bigarren eskuko hainbat produktu erosteko aukera izan dabe bertaratutakoek. Mota askotako erropak, osogarriak, jostailuak edota musika disko klasikoak be eskuratzeko aukera izan dabe herriko eta inguruko bisitariek. Saltzaileen artean, inguruko herritar asko izan arren, kantabriarrak be urreratu ziran hainbat produktuei bigarren bizitza bat emoteko asmoz. Beste alde batetik, berrerabilitako materialekin egindako artisau lanak saltzeko postuak izan dira be Kurtzeroko aparkalekuan. Horrez gan, umeentzako puzgarriak, eskulanak eta tailerrak izan dira be azoka honetan; adibidez, Txitatoki Urdaibaiko zirku eskolak antolatutakoa. Zer jan edota zer edan be izan dabe azoka honetara urreratutakoek jarritako txosnan eta food truck-an.
Esperientzia onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia hauek onartzeak webgune honetako nabigazio-portaera edo identifikazio bakarrak bezalako datuak prozesatzeko aukera emango digu. Adostasuna ez emateak edo adostasuna kentzeak zenbait ezaugarri eta funtziori kalte egin diezaieke.
Funtzionala
Always active
The technical storage or access is strictly necessary for the legitimate purpose of enabling the use of a specific service explicitly requested by the subscriber or user, or for the sole purpose of carrying out the transmission of a communication over an electronic communications network.
Preferences
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Statistics
The technical storage or access that is used exclusively for statistical purposes.The technical storage or access that is used exclusively for anonymous statistical purposes. Without a subpoena, voluntary compliance on the part of your Internet Service Provider, or additional records from a third party, information stored or retrieved for this purpose alone cannot usually be used to identify you.
Marketing
The technical storage or access is required to create user profiles to send advertising, or to track the user on a website or across several websites for similar marketing purposes.