Skip to main content

Etiketa: Korrika

Korrika heldu da Busturialdera

24.korrika Atharratzetik Bilbora doana, Busturialdetik pasau da. Udalaz gan, zenbait alkarte, talde eta herritar ezbardinek parte hartu dabe.

Gernika-Lumoko kale ezbardinetatik pasau, herriari buelta emon eta Bermeorantz abiau dira. Kostaldeko herri honetan Udalaz gan, herriko alkarte, talde eta herritarrek lekukoa eroan dabe. Orain domekara arte itxaron beharko da Bilbora heldu arte. 12:00etan jaialdi esanguratsua espero da, izan be, lekukoa Euskal Herriko gune guztietatik pasata ostean, euren artean ikusten dozuen bezal mezua edegiko dabe.

24. Korrikaren aurkezpena burutuko dabe, Busturialdean

Martxoaren 19tik 29ra ospatuko dan Korrikaren ibilbidea jakinda Busturialdeko AEK-koek aurkezpen ekitaldia burutuko dabe xehtasun guztiak aitatuz eta Busturialdeko ibibidea nolakoa izango dan azalduz. Gerniak-Lumon urtarrilaren 22an egingo dabe aurkezpetan, arratsaldeko 18:00etan Gernika-Lumon; Bermeon, barriz, urtarrilaren 23an, arratsaldeko 19:00etan.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan