Skip to main content

Etiketa: inauteriak

Inauterietan makillatzeko aukera izango dabe gernika-lumotarrek, otsailaren 13an

Gernika-Lumoko Kultur Etxeak liburutegian herritarrek inauterietarako makillatzeko aukera izango dabie. Sarrera doanekoa izan da, otsailaren 13an arratsadekoko 17:00etatik aurrera, udal liburutegian.

Udalak Tabernen Mozorro Txapelketan izena emoteko epea zabaldu dau

Txapelketan parte hartu gura daben tabernek zezeilaren 13ko 12:00ak arte izango dabe izena emoteko aukera.Bermeoko Udalak Tabernen Mozorro Txapelketa antolatu dau hurrengo Aratuste martitzenerako, hau da, zezeilaren 17rako. Udalak Aratusteen testuinguruan eta herriko ostalaritzaren parte-hartze aktiboa sustetako helburua dauko.

Txapelketa honen bidez, Bermeoko tabernen inplikazinoa indartu gura dala esan dabe, jai giroa sendotuz eta herrigunea modu sortzailean girotuz. Igaz 14 tabernek parte hartu ebela esan dabe.Txapelketan parte hartu gura daben tabernek zezeilaren 13ra arte izango dabe izena emoteko aukera, eguerdiko 12:00ak arte. Izen-ematea Kultura eta Hezkuntza Sailaren bulegoan egin beharko da, telefonoz (94 617 91 57) edo posta elektronikoz (kultura@bermeo.eus). Izena emoteko epea amaitzen danean, udalaren sare sozialen bidez iragarriko da parte-hartzaileen zerrenda.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan