VI. BERTSOLARI GAZTEEN SARIKETA AJANGIZ
VI. BERTSOLARI GAZTEEN SARIKETA AJANGIZ
VI. BERTSOLARI GAZTEEN SARIKETA AJANGIZ
Bermeoko udalaren etorkizunera begirako helburua – Gazteentzako aukerari egongo da herrian geratzeko
Programa hau Bilbon izango da, martxoaren 29an, 10:30ean, La Casillan. Gazte euskaltzaleon olatua sortuko da eta bertan gazte guztiak batera sartuko dira Korrikara, bakotxa bere zapiagaz.
Bermeoko Udaletxean gaude osoko bbilkurak burutzen diren aretoan. Oraingoan, haur , nerabe eta gazteen kontseilua eratu da. Bertan ikastetxe ezberdinetako gaztetxoak elkartu eta eztabaidatu dabe, euren iritziak, proposamenak eta ekarpenak modu antolatuan helarazteko aukeran izanez. Gazteriako zinegotzi dan Maite Caruezo Ygaldek Kontseilu honek kontsulta-organo izaera duela zehaztu dau eta adingabeen ikuspegia tokiko politikendiseinuan txertatzea helburu daukatela zehaztu dau:
Udalerriko haur eta nerabeek euren iritziakk, proposamenak eta ekarpenak helarazi ahal izan dabe Gazteen Partaidetzarako Tokiko Kontseilu honetan.
Busturialdeko ikasle gazteak zientzia, teknologia eta arte arloetan orientetako eta trebatzeko antolatutako jardunaldietan parte hartu dabe.
Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian, arlo zientifiko-teknikoari eskainitako topaketan, eskualde osoko 177 ikasle izan dira, eta 163 ikasle Bermeoko Artza frontoian egin dan arlo artistiko-sozialari buruzko jardunaldian.
Jardunaldi honeek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta udalerrien artean sinatutako “Bizkaia Gazteak Busturialdea 2025-2027” lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen dira. Hitzarmenaren helburua da udalerri horietako gazteria arloko politika integrala ezarri, bultzatu eta garatzea.