Skip to main content

Etiketa: erakusketa

Ekoetxea zentroak klima-alaketari buruzko erakusketa barria aurkeztu dau

Ingurumenaren Mundu Egunaren harira, hainbat jarduera egin dira Urdaibain, herritarren artean ingurumenarekiko kontzientzia eta jasangarritasunaren aldeko ohiturak sustatzeko.

Urdaibain, Ekoetxea zentroak klima-aldaketari buruzko erakusketa iraunkor berria aurkeztu dau. “Klima aldaketa: hemen eta orain” izeneko erakusketak bisitariak modu murgiltzaile eta didaktikoan hurbiltzen ditu gaur egun planetak bizi daben erronka nagusietako batera. Erakusketak klima-aldaketaren oinarri zientifikoak azaltzeaz gain, fenomeno horrek lurraldean eta eguneroko bizitzan dituen ondorioak erakusten ditu. Aurkezpenean parte hartu dute, besteak beste, Josu Bilbao Ingurumeneko sailburuordeak eta Adolfo Uriarte Natura Ondare eta Klima Aldaketara Egokitzeko zuzendariak.

Foru berriaren onarpenaren 500.urteurrenari buruzko erakusketa inauguratu dabe

Erakusketearen eukiak, 1526an Gernikako Arbolearen azpian testua onartu eta Karlos I.ak 1527an berretsi izana lako mugarriak erakusten ditu, bere garairako balio aurreratuak nabarmenduz, horreen artean kaparetasun unibersala eta “habeas corpus” dalakoa. “Izan zirelako gara” goiburupean, erakusketearen leitmotiv-a dan Foru Barriaren onarpenaren oroitzapenak, Bizkaiaren sistema politiko propioa bizkaitarrek euren kabuz gobernetako daben eskubidean oinarritzen dala azpimarratzen dau.

Luis de Vegaren Ukrainia, zibilen gerra izeneko erakusketa inauguratu dabe Gernika-Lumon

Gernika-Lumoko Kultur Etxeak gerraren gordintasuna hurbildu die herritarrei Luis de Vega argazkilari eta kazetariaren lanaren bidez.

Apirilaren 13an, arratsaldeko 18:30ean, “Ukraina, zibilen gerra” erakusketa inauguratu zuten Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Ekitaldia Foru plazan dagoen erakusketa aretoan ospatu da, Gernika-Lumoko Udalak eta Kultur Etxeak gonbidatuta.

26 Emakume zientzia, arte eta letretan kale-erakusketa

Otsailaren 11n, Emakumearen eta neskatoaren nazioarteko eguna zientzian ospatzeko eta goraipatzeko asmoarekin, Kultur Etxeak eta Udaletxeko Berdintasun Sailak elkarlanean “26 emakume zientzia, arte eta letretan” erakusketa prestatu eben.

Gernikazarra Historia Taldearen 40.urteurrena

Herriko historia ezagutu, arakatu eta lantzen dabien Gernikazarra historia taldekoak 40 urte bete dabez. Horregatik, erakusketa interesgarria ikusteko aukera eman die herritarrei otsailaren 12ra arte. Erakusketa honetan, argazkiak, liburuak, objetuak edo koadro ezberdinak erakutsi dira eta 40 urte hauetan egindako lana goraipatu nahi izan dabe.

Kaleko erakusketa batek, zientzietan, arteetan eta letretan erreferente diran 26 emakume bildu dauz

Domingo Alegria plazan kokatutako erakusketa da hau, datorren zezeilaren 16ra arte egongo dana, kaleko erakusketa izango dala esan dabe Gernika-Lumoko Udaletik. Erakusketak 26 akademiko aurkezten dauz, ibilpide eta belaunaldi desbardinetakoak: ibilpide profesinonal luzea daben emakumeak, beren diziplinetan bikaintasuna lortu dabenak, eta zientziaren, arteen eta letren arloetan lan barritzailea eta puntakoa egiten daben akademiko gazteagoak.

“Non Ote Zaude” erakusketa

2010ean, Madrilgo Rastroko jendetzaren artean, urte luzez ahaztuta egon zen argazki-artxibo bat agertu zen. Dani Asuak aurkitu eta Gernikara ekarri zuen, imajinatu ere egin gabe irudi multzo hark gure inguruko historiarekin izango zuen lotura sakona.

Orduan, Hibai Agorriak, argazkilari eta bideografoak, 140 argazkiz osatutako artxiboa eskaneatu eta dokumentatu zuen. Aurkitu zutena harrigarria izan zen: irudi guztiek gure inguru hurbila erretratatzen dute. Durangaldetik Urdaibairaino, eta Gipuzkoako kostaldetik Kontxako eta Hondarribiko hondartzetaraino, artxiboak duela ia hirurogeita hamar urte, 1954, 1955 eta 1956an, espazio horiek arakatzen eta gozatzen dituela dirudien familia bat erakusten digu.

Argazkien haria neska bat da: artxiboko protagonista. Familiak Euskal Herriko hainbat txokotan zehar erretratatzen du. Erakusketa honen antolatzaileen ustez, neska hau bizirik egon liteke gaur, 85 edo 87 urterekin; eta aurkitzea, eta bere oroitzapenak itzultzea, bihurtu da erakusketa honen helburu nagusia.

Irudi horiek familiako oroitzapenak baino askoz gehiago dira: garai hartako eguneroko bizitzaren, paisaien, arkitekturaren eta pertsonek ingurunearekin zuten harremanaren lekuko dira.

Bertako historialarien bidez eta artxiboak kontsultatuz, argazkietan agertzen direnen nortasuna aurkitzen saiatu dira antolatzaileak, baina orain arte ez dute lortu. Horregatik, Gernikako Kultur Etxean egindako erakusketa honen bidez, komunitateari gonbidapena egiten diote familia edo, bereziki, neskato protagonista, hurbiltzera, arretaz begiratzera eta aintzatesten laguntzera. Gure nahia irudi hauek itzultzea da eta duela ia zazpi hamarkada hasi zen zirkulu bat ixtea.

Ahaztutako artxibo hau oroimenaren eta irudimenaren arteko bidaia da, argazki bakoitzak istorio bat gordetzen duela gogorarazteko. Kasu honetan, gainera, bilaketa aktiboa da: iragana eta oraina batzea, norbaiti bere oroitzapenak itzultzeko.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan