Skip to main content

Etiketa: EAJ

Muxikako EAJ-PNVk bat egiten du BI-635 errepideari buruzko auzo-kezkarekin

EAJ-PNV alderdiak Muxikan adierazi du bat egiten duela herritarrek BI-635 errepidearen inguruan azaldu duten kezkarekin. Alderdi jeltzalearen arabera, trafiko intentsitate handiak eta bide-segurtasun arazoek zuzenean eragiten diete herritarren egunerokoari eta bizi-kalitateari.

Muxikako EAJ-PNVk gogorarazi du ez dela arazo berria, eta urteak daramatzatela mugikortasuna eta segurtasuna hobetzeko konponbideak lantzen, bai eskualde mailako plangintzan, bai erakunde ezberdinetan egindako proposamenen bidez.

Alderdiaren esanetan, BI-635 errepideak sortzen dituen arriskuek bereziki eragiten diete auzoen arteko loturei eta oinezkoen segurtasunari. Horregatik, beharrezkotzat jo dute administrazioen arteko lankidetza eta neurri eraginkorrak lehenbailehen martxan jartzea.

EAJ-PNVk nabarmendu du herritarren eskaerak entzuten jarraituko duela, eta mugikortasun jasangarriago eta seguruago baten alde lanean segituko duela.
ELA eta LAB sindikatuek EAEko udal langileen sektorean greba eta mobilizazio dinamika bateratua abiatu dute, EUDELi eta udaletan gobernatzen duten EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EE alderdiei lan baldintzak “hemen eta orain” negoziatzeko exijitzeko.

Bermeoko EAJk 2026ko Aurrekontuak baztertu dauz, kontinuistak diralako eta udalerriko benetako arazoei erantzuten ez dietelako

Talde jeltzaleak salatu dau EH Bilduren eta Guzanen kontuek 2024ko eta 2025eko eskema errepiketan dabela, norabiderik eta proiektu eraldatzailerik barik. EAJ-PNVk aurkeztutako zortzi zuzenketetako bat be ez dala onartu esan dabe.
Alderdiak Bermeo eremu tentsinonatu izentatzearen aurka be bozkatu dauala diote, azaldu dabenienaren arabera, konponbideak baino kalte gehiago sor ditzakeelakoan.

EAJ-PNV bermeok gobernu taldearen gardentasun falta salatu dau Sollube gane parke eolikoari dagokionez

Alderdi jeltzaleak adierazi duenez, proiektuari alegazioak aurkezteko epea irailaren 18an ireki zen arren, EH Bilduk eta Guzanek ez dute horren berri eman urriaren 31ra arte, Udaleko sare sozialen bidez.

Gernika-Lumoko EAJ-ak bost proposamen aurkeztu dauz, Gernika-Lumok dituen beharrizanei erantzuteko

Gernika-Lumoko EAJ/PNVk Udalari egindako deialdi bat zabaldu eta Aurrekontuen inguruko akordio bat proposatu dau. Gernika-Lumoko Udalak duen gaitasun eza aintzat hartu eta inflazioaren eraginaren ondorioz zein inbertsio berriei aurre egiteko horrek eraiten dituen ezintasunak gogoan edukita, bost  puntu ezberdin dituen akordio bat proposatzen dauala adierazi dabe, diotenez denbra gehiagorik ez galtzeko eta herriak dituen beharrizanei erantzuteko.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan