Skip to main content

EAJ-PNV Bermeok LAB sindikatuaren etxebizitza-okupazioa salatu dau

Greba orokorraren bezperan, LAB sindikatuko hainbat militante Bermeoko portuko etxebizitza turistiko batean sartu dira. Sindikatuaren arabera, ekintza honen helburua EAJri presinoa egitea da, Madrilgo Diputazino Iraunkorrean alokairu mugagabeen inguruko neurrien alde bozkatu daian.

LABek adierazo dau etxebizitza Urdaibai Rentals enpresak kudeatzen dauala, eta EAJri eskatu deutso maizterren aurka ez bozkatzeko. Sindikatuak, ganera, jakinarazo dau ez dituala giltzak itzuliko EAJk bere eskaerearen alde egin arte.

Gertaera honen aurrean, EAJ-PNV Bermeok bere kezkea eta gaitzespena agertu ditu. Jeltzaleen esanetan, etxebizitza baten okupazinoa ezin daiteke bihurtu presino politikorako tresna, are gitxiago alderdi politiko baten botoa baldintzatzeko erabilten bada.

EAJ-PNVk azpimarratu dau etxebizitza duina izateko eskubidea eta jabetza-eskubidearen errespetua bateragarriak dirala. Era berean, LABi eta bere inguruko eragile politikoei hipokresia leporatu deutse, etxebizitza turistikoen jarduerea salatzen daben bitartean, jarduera horretan EH Bildugaz eta beste indar politiko batzuekaz loturea daben jabeak be badagozala adierazoz.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan