Skip to main content

Etiketa: Bizkaia

Bizkaiko Dantzari Eguna ospatuko da domeka honetan maiatzak 17an Bermeoko Lameran

Datorren domekan, maiatzaren 17an, Bermeo euskal kulturaren eta dantzaren bihotz bilakatuko da beste behin. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatutako Bizkaiko Dantzari Eguna Bermeon egingo da aurten, Alkartasuna Dantza Taldearen 50. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien baitan.

Hori dela eta, ehunka dantzari eta bisitari elkartuko dira herrian, Lamera kolorez, musikaz eta tradizioz betez.

Bizkaiko Dantzari Eguna Bizkaiko dantzarien urteko hitzordu nagusietako bat da, eta Jose Maria Oyarzabal Somolinos, Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko presidenteak gogorarazi duenez, Biltzarrean federatutako taldeentzako topagune eta erakusleiho aparta bihurtzen da urtero.

ELA eta LAB sindikatuek 2 greba-egun deitu dituzte udaletan

ELA eta LAB sindikatuek EAEko udal langileen sektorean greba eta mobilizazio dinamika bateratua abiatu dute, EUDELi eta udaletan gobernatzen duten EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EE alderdiei lan baldintzak “hemen eta orain” negoziatzeko exijitzeko.

Deitutako mobilizazioak

Apirilaren 17an: eskualdeetako kontzentrazioak.
Apirilaren 23an: 2 orduko lanuzteak (11:00etatik 13:00etara).
Maiatzaren 14an: egun osoko greba.
Ekainaren 4an: egun osoko greba.

Sindikatuen salaketa nagusiak

ELA eta LABen arabera:

Udalhitzeko negoziazioak ia urte eta erdi darama aurrerapen handirik gabe.
Udaletako mahai askok ez dute benetako negoziaziorik.
Lan baldintzak okertzen ari dira urtez urte.
Madrildik ezarritako soldaten eta enpleguaren murrizketak onartu dira.
Pribatizazio eta prekarizazio prozesuak areagotzen ari dira.

2026.Urteko errenta kanpainaren nondik norakoak

Herritarrek hiru kanaletako edozein aukeratu ahal izango dute aitorpena aurkezteko behar diren izapide guztiak egiteko. Aldundia apirilaren 15ean hasiko da bidaltzen errentaren kanpainako gutunak, eta, egun horretatik aurrera, zergadun guztien errenta-aitorpenen zirriborroak eskuragarri egongo dira Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Ondarearen gaineko zergaren eta fortuna handien elkartasun-zergaren aitorpenak aurkezteko epea maiatzaren 4an hasiko da.

Aldundiak Bizkaia, adin guztientzako lurraldea indartu dau, parte-hartze aktiboa udalerri guztietara zabaltzeko deia eginez

OMEren metodologian oinarritua dagoen foru-ekimen honetan gaur egun 40 udalerri daude; ekimenak indartu egiten du foru erakundeak, Bizkaiko Adinekoen Kontseiluarekin batera, entzute aktiboaren, benetako parte-hartzearen eta gobernantza partekatuaren alde duen apustua.

Guggenheim Urdaibairi uko egiteak eskualdeko plan estrategikoa indartuko dau

Elixabete Etxanobe Landajuelak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Batzar Nagusietako batzordearen aurrera etorri da, PP eta EH Bildu taldeek eskatuta, Museoaren Patronatua museo-proiektuari amaierea emotera bultzatu daben errazoiak zehazteko.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan