Skip to main content

Etiketa: Bizkaia

Bizkaiko Foru Aldundiak baso-suteen aurreko defentsa indartuko du, eta 2026rako plan integral bat aktibatuko du

Planak dispositibo espezializatu bat aktibatuko du urteko 365 egunetan, hauek barnean izango dituena: suteak itzaltzeko 15 teknikari zuzendari, 15 zaintalde, 8 suhiltzaile-etxe eta prebentzio-lanak 200 kilometrotan. • Bizkaiak lidergoa sendotu du suteen prebentzioan, sistema profesional baten, aurrerapen etengabearen eta baso-kudeaketa aurreratuaren bidez. • Hezkuntza-kanpainek, suaren erabileraren kontrolak eta zaintza aktiboak prebentzio-kultura sustatzen dute lurralde osoan.

Bizkaiak sendotu egin du lehen sektoreari eta basogintzari emandako laguntza eta 2026an ingurumen-inbertsioak indartzen ditu

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailak 79.046.664 euroko aurrekontu erabilgarria izango du -2025ean baino % 1,8 gehiago-, Suspertze Planaren ildo estrategikoei eta basogintzako laguntza-planari eutsiz eta lurralderako beharrezkoak diren ingurumen-inbertsioak bultzatuz.

Foru aldundiak landa sektorearekin bildu dira hegazti gripearen murrizketen eraginari aurre egiteko

Kontsumitzaileari lasaitasun mezu bat helarazi nahi izan diote, gogoraraziz kontrol eta prebentzio protokolo zorrotzak aplikatzen ari direla ustiategi guztietan, arrautzak edo oilasko produktuak kontsumitzeagatik gizakiengan eraginik ez duena.

Euskal nortasunaren parte den txakolinaren historiari, kulturari eta esanahiari buruzko lehenengo erakusketa inauguratu dau BFAak

Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dauen Txakolin Museoak jentearentzat edegiko dau «txakolin, izen propioa dauen euskal ardaoa» erakusketa.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan