Skip to main content

Etiketa: berbalagun

Gernika-Lumoko Berbalagunek ikasturte barria abiatu dau

Gernika-Lumoko Berbalagunek ikasturte barria aurkeztu dau, eta urrian hasi dabez mintzataldeak aktibatzen. Euskera praktiketako eta herritarren arteko harremanak euskeraz sustetako hainbat ekintza eta egitasmo prestau dabez datozen hilebeteetarako.

Aurten be, ohiko mintzataldeez gan, ibiltaldiak, tailerrak eta hitzaldiak egingo dabez. Programazinoaren barruan, Ezetz Jakin ekimena be izango da. Zemendian hasiko da, eta mendiarekin eta naturagaz lotutako proposamenak eskainiko dauz. Antolatzaileek adi egoteko eskatu dabe, datozen asteetan jardueren barri emongo baitute.

Euskerazko ibiltaldiek be protagonismo berezia izango dabe. Gernika-Lumo eta inguruko mendi eta txokoetatik barrena ibiliko dira, euskeraz berba egiteko eta harremanak sortzeko aukera eskainiz.

Antolatzaileek azaldu dabenez, Gernika-Lumo herri euskalduna izan arren, badago euskeraz eroso aritzeko talde eta espazio barriak behar dauzan jentea. Horregaitik, euskeraz praktiketako aukera ezbardinak eskaini eta euskeraz laguntzeko prest dagoen jentea erakartzea dabe helburu.

Igaz, Berbalagunek astelehenetik zapatura bitartean antolatu ebazan jarduerak, goiz zein arratsaldeko ordutegietan. Aurten be, eskaintza zabala izango da, eta parte hartu gura dabenek Berbalagunekin jarri ahal izango dabe harremanetan.

Bermeoko berbalagunek Inguruetatik oinez et aeuskara mundura izeneko ekintzen balorazinoa ein dabe

Otsailaren 17an eindako euskara munduko mapetan kokatu eben: nolako hizkuntza dan, zein hizkuntza diran antzekoak eta zertan, zein ezaugarrik egiten duten berezi. Aitatu dabenaren arabera, oso interesgarria izan zan, eta gehiagorako gogoz irten ziran.
Larunbatean barriz, Taraskan, Sollubera igotzeko geratu ziren, oinez zein autobuses joan ziran euskaraz hitz egiten, tontorreraino. Neguko paisaiaz gozatu genuen, hosto barik arbolen artean, eta basoaren amaieran ikuspegi zoragarriaz.

Ziztu bizian euskaraz izeneko tailerra eskainiko dau Berbalagunek, martxoaren 5ean

Gurasoak eta seme-alabak elkarrekin jolasteko tailerra izango dabe Euskal Gunean, 18:00etatik 19:00etara. Eguraldi ona bada, kanpoaldean egongodiral aitatu dabe, eta euria bada, Bermeoko AEKko gelan, Euskal Gunean barruan. Urtxintxa Eskolako Estitxuk dinamizatutako tailerra izango dala jakinarazi dabe Berbalagunetik, jolasen bitartez Korrikako balioak ezagutzeko baliatuko dana. Jolasak sei urtetik gorako umeentzat zuzenduta daudela ezagutzera eman dabe, gurasoen laguntza beharrezkoa dala azpimarratuz.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan