Skip to main content

Etiketa: berbalagun

19 lagun elkartu dira Astran, Berbalagunek antolatutako I.Mintzodromoan

Hainbat talde ezberdinetako kideak batu direla azaldu dabe Berbalagunetuk: Foruko barnetegikoak, AEKko ikasleak edota Berbalaguneko kideak. Jorratutako gaiak hauxek izan dira: bidaiak, ikus-entzunezko kontsumoa, asteburuetako ohiturak eta parranda. Euskaraz hitz egiteaz gain, mintzalagun berriak ezagutzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Balorazio oso positiboa, bai parte-hatzaileena, bai antolatzaileona.

Berbalagun Taldeak Irrintzi saioa antolatu dau, otsailaren 10ean

Gernika-Lumoko Berbalagunek antolatuata Irrintziak egiteko aukera egongo da, oihu berezia egiten ikasteko Saioa egingo dabelako. Hau pasealekuan izango da frontoi ndoko aretoan, dohainik, baina izena eman beharko da aldez aurretik 600 482 010 telefono zenbakin. Amaia Garcia izango da irakaslea.

Inguruetatik oinez arituko dira, Bermeon

Berbalaguneko kideek antolatuta, Urtarrilaren 31 honetan, goizeko 9:30etatik 14:00etara Taraskan geratuko dira. Ibilbide zirkularra goizeko 9:45eko autobusa hartuko dabe, Lameran, Solluben ibilbidea hasteko. Zehaztu dabe zailtasun gutxiko ibilbidea izango dala, edonork egiteko modukoa; eta, esan dabenaren arabera, doakoa izango da. Horrez gain, lagunarteko ekintza dala esan dabe eta ez direla egingo balizko ezbeharren erantzule.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan